[24-4-15]
Gaur, apirilak 15, bigarren kolaborazioa egin dugu Suelta la Olla magazinean. Aurrekoan esan bezala, iazko hamabosteroko irratsaioa ordez, hilabeteroko kolaborazioa izango dugu Hala Bedi Irratian. Hileko 3. astelehenetan. Gaur, hainbat gai izan ditugu izpide. Alde batetik, berrien atalean azken urteetako egoeraren laburpena, Turkia eta Irak sinatu berri duten akordioa eta Turkian egondako udal-hauteskundeak. Eta bestetik, Kurdistango Emakumeen Mugimenduaren irakurketa M8aren harira eta Legerin aldizkarian argitaratutako argitalpen-oharra.
– “Latir en libertad” abestia: https://www.youtube.com/watch?v=Mmq0jiDP5ao
– Legerin aldizkariaren 13. zenbakia: https://www.revistalegerin.com/_files/ugd/0e6d9b_3edb588828884fee8fb64abc7ebf77de.pdf
(eus)