Filosofía para Mentes Inquietas : ALICIA PULEO – 1er Programa de 2

Uhintifada : Ez zarete ongi eTOURriak!

Israel-Premier Tech taldearen presentzia normaltasunez onartzen badugu, Israelgo zurikeria estrategiaren ideologoak garaile aterako dira, horixe baita haien helburua, Israelgo apartheid erregimenaren anormaltasuna normaltasunez onartua izatea mundu mailan, haren krimen zitalak estaltzeko.

Kafe Expreso : 2023/06/28: Gaurkoarekin bagoaz! Irailerarte!

Gaurkoan mezu asko jaso ditugu Ekainak 28, Sexu Askapenerako Nazioarteko egunekoko Gasteizko eta Bilboko manifetatik. Bestalde sexu-genero disidente presoen testigantza batzuk izan ditugu mintzagai, baita egun estatu espainoleko espetxeetan pertsona transen egoera. Goza ezazue, eta irailerarte! Bitartean… gaiztoak izan!

Hiketan : 2×13 | software askea: teknologia burujabetza, gogoetak eta gomendioak

Hiketaldi berri honetan software askea hizpide izango dinagu gertuko perspektiba batetik. Hasteko, gurekin Ilargi izan dinagu, Hala Bediko teknikaria. Google, Amazon, Facebook, Apple, Microsoft (GAFAM, lagun eta arerioentzat) eta besteen rolaz jardungo dinagu, baita teknologia burujabetzari buruz gogoeta egiteko garrantziaz ere. Horrez gain, gaurko saioa erraz erabil daitezkeen software askeko adibideez zipriztinduta zagon. Hona hemen haietako batzuk:

Euskal Herriko software askeko komunitatea: librezale.eus
Iragarki blokeatzailea: adnauseam.io
Dokumentuak editatu/partekatzeko: cryptpad.fr
Email zerbitzuak: autistici.org, posteo.de, protonmail.com
Sistema eragileak: Linux Mint, Fedora, Manjaro, Ubuntu…
Internet bilatzailea. duckduckgo.com

A desalambrar : E-27 Altxa Abya Yala!

Kurtsoko azken programa honetan luze eta zabal hitz egin dugu Carlos Aznarezekin AbyaYalako egoeraren inguruan.

El puente de Mostar : PROG.200 DESPEDIDA DEL CURSO

En este programa tan especial, vamos a dar por cerrado el curso por un lado y a celebrar nada más y nada menos que 200 programas de historia, que se dice pronto!! Para ello hemos querido invitar a profesionales del mundo de la salud mental.
Esperamos que lo disfrutéis y paséis un buen verano!!

Kafe Expreso : 2023/06/21: BERTXOKO-KAFE EXPRESO CROSS OVER (2.zatia)

Hemen eskegi duguna Cross Overreko 2 zatia da. Ahal bezain pronto Bertxokoko lagunek saio osoa eskegiko dute, arazo teknikoak izan bait genituen hasierako zatian.
Saioa deskriba ezina da beraz, entzu ezazue…

Uhintifada : Santiago Gonzalez Vallejo: «CAFeko zuzendaritza ez da oraindik jabetzen mundu osoko erakundeek haren kontrako boikot ekintzak bultzatzeak ekar diezazkiokeen ondorioez, eta hori areagotu egingo da. Guk justizia gure alde daukagu. Haiek aberastea beste helbururik ez daukate»

UHINTIFADA 461. Pasa den ekainaren 10ean CAF trengintza konpainiak urteroko Akziodunen Batzar Orokorra antolatu zuen bere Beasaingo egoitzan, eta urtero bezala, Palestinarekiko elkartasun mugimenduak enpresa Jerusalem Ekialdearen eta hirigunearen artean eraikitzen ari den apartheid trenbidearen proiektua salatu zuen konpainiako inbertsiogileen bilkuraren aurrean. Bilkuraren barrualdean, bestetik, zenbait abots kritiko ere izan ziren eta galdegin zioten konpainiako zuzendaritzari azalpenak eman zitzan nazioarte mailan okupatutzat hartzen diren eremu horietan gerra krimen batean parte hartzeko erabaki estrategikoaren inguruan. Biltzarkide kritiko horien artean zeuden, besteak beste, Amnesty International erakundeko hiru kide eta gure aste honetako solaskidea, Santiago Gonzalez Vallejo. Gonzalez Vallejo ekonomilaria da eta Comité de Solidaridad con la Causa Árabe erakundeko kidea, eta horrez gain, CAFeko akzioduna ere bada, izan ere, duela lau urte enpresaren urteroko batzarrean parte hartu ahal izateko adina akzio erosteko erabakia hartu zuen.

A desalambrar : E-20 Inperialismoari tripak ateratzen

Kurtxo hasieran bezla, Gaurko elkarrizketan Italiako egoera sozio-politikoa aztertu nahi dugu bide batez Europarena ere hausnartzen dugun bitartean. Sara Frioni, cambiare rotta, gazte antolakunde comunista italiarreko kidea izango dugu mintzalagun.

Ostean abestiaren erradiografian Al Namrood-en “Xenofobia” izango dugu entzungai.

Azkenik kolaborazioan 70-80ko hamarkadetan zehar Hego Amerikan milaka pertsona izan ziren erahilak, atxilotuak edota desagertuak AEBetatik gidatutako Condor Operazioa zeritzon horretan. Sarraski honetan ofiziala ez den OTANen partehartze eskutuaz mintzatuko da Shaila Fernandez gaurko kolaborazioan.

Filosofía para Mentes Inquietas : Ana de Miguel, 2º Programa de 2

BabaZorra : Babazorraren bukaera? BZ 1-14

Bukaerei eta zikloei buruz hitz egin dugu bai, baina Babazorraren bukaera? Huntzaren bukaera bezala, gertu al dago?

Kafe Expreso : 2023

Gaurkoan datorren astean Bertxokoko kideekin batera egingo dugun irratsaio berezia aurkeztu dugu. Beti bezela mezu zoragarriak jaso ditugu eta amaitzeko, aurreko astetik pendiente genuen Axpiren liburuaren zozketarekin batera, “La Botika del Talego” atala egin dugu. Goza ezazue!

Uhintifada : «Gaur bildu gara Beasainen CAFen negozioak palestinarren odolez zipriztinduta daudela salatzera, datorren urtean ez dugu protesta ekitaldirik antolatuko, CAF lurralde okupatuetatik erretiratu delako ospakizuna baizik»

UHINTIFADA 460. Pasa den ekainaren 10ean CAF trengintza konpainiak urteroko Akziodunen Batzar Orokorra antolatu zuen bere Beasaingo egoitzan, eta urtero bezala, Palestinarekiko elkartasun mugimenduak enpresa Jerusalem Ekialdearen eta hirigunearen artean eraikitzen ari den apartheid trenbidearen proiektua salatu zuen konpainiako inbertsiogileen bilkuraren aurrean. Batzar hori foro egokia izan zitekeen enpresako zuzendaritzak azalpenak eman ziezaien akziodunei nazioarteko legedia urratuz eta okupaziopeko eremuetan zehar eraikitzen ari den azpiegitura ilegal horren inguruan, baina, beste behin ere, ezikusiarena egin zuten etxeko korridorean duten elefantearen aurrean. Hor, ordubetez aritu zen Uhintifada irratsaioa, aire zabalean, aldarrikapen eta festa giroko jardunaldi horretara ekarpen xumea egiten.

Mundu Berria(e)ko Un Mundo Nuevo : MERCADO G1 GASTEIZ

Archives by Month:

Archives by Subject: