Iturrietako mendietan eraiki zuten 82 metroko dorre meteorologikoa bota dute
Erorita agertu da gaur goizaldean, urtarrilak 10, Arraia-Maeztuko Onraita herrian zegoen 82 metortako dorre meteorologikoa. Udalak ingurumen-inpaktu ebaluazioa egin gabe altxatu zuen dorrea eta herritarren haserrea piztu zuen. Lautadako herrietan Iturrietako mendien aldeko asanbladak sortu dituzte.