Lehen diskoa aurkeztu du Lepora laukote gasteiztarrak
Bonberenea Ekintzak zigiluarekin bere lehen lana aurkeztu du Lepora laukote gasteiztarrak. Maiatzaren 13an kaleratuko dute disko homonimoa.
2 urtez lokalean aritu ostean, Lepora laukote gasteiztarrak lehen lana aurkeztu du. 8 abestiz osatutako disko homonimoa kaleratuko dute datorren maiatzaren 13an. Bonberenea Ekintzak zigiluarekin ekoiztu dute lana.
Ibilbide luzeko musikariek osatzen dute Lepora. Laukoteko kideek Kashbad, Iont, Same Old, trumbo, Tutan Come On edota Libe bandetan aritutakoak dira besteak beste.
Abesti “zuzen eta gordinez” osatutako lana da, Tolosako Bonberenea estudioetan, Karlos Osinagak grabatu eta nahastutakoa. Masterizazioa Jonan Ordorikaren eskuetan geratu da, Mamia estudioan, diseinua Rodrigo Garcíak egin du eta Victro H arduratu da argazkietaz.
Estreineko kontzertua muinoko etxean
Iragan urtarrilaren 31an igo zen lehendabizikoz eszenatoki batera Lepora banda. Gasteizko Gaztetxeko oholtzan eskaini zuten, hain zuzen, beraien lehen kontzertua Hala Bedik eta Gaztetxeak elkarlanean antolatutako Muinoko Hotsak ekimenean. Lisabö taldearekin konpartitu zuten orduko hartan eszenatokia.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!