Kaleratzeen aurkako ekimena egin zuten Aernovako langileek
Aernovak 950 langile kaleratzeko asmoa iragarri zuen uztailean, nazioarteko plantillaren %20. Kaleratze hauek eragina izango dute Berantevillako fabrikan. Bertako langileak mobilizatzen hasi dira eta burututako ekimen baten bideoa zabaldu dute.
Bideoa zabaldu dute Berantevillako Aernova fabrikako langileek iragan astean egindako ekimenaren berri emateko. Pankarta erraldoi bat eskegi zuten enpresaren fatxadatik behera Aernovak burutu nahi dituen kaleratzeak salatzeko.
Uztailean iragarri zuen Aernovak nazioarteko plantilla %20 murrizteko asmoa, taldeak dituen lantegi guztietako 950 behargin kaleratuz. Aernovak 450 langile ditu Berantevillako fabrikan eta kaleratzeek ere eragina izango dute Arabako plantan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!