Errekaleorreko energia kontsumoa, bizimodua eta argi mozketa, bizilagunen ahotik
Maiatzaren 18an beteko dira bi urte auzoko argia moztu zietenetik. Jaialdia prestatu dute.
2017ko maiatzaren 18an argia moztu zuten Errekaleor auzoan. Ordutik, baina, asko aldatu dira gauzak. Milaka pertsonen babes sozial eta ekonomikoak hauspotuta, irla energetiko burujabe bihurtu da Errekaleor. Eguzki plaken instalazioarekin guztiz aldatu dute haien energia kontsumo eredua.
Hiru errekaleortar, Ilazki, Itsaso eta Hirune, izan ditugu gaur Hizpidean, eta haiekin solasean aritu gara azken bi urte hauetan gertatutako hainbat gauzaren inguruan. Argi mozketa, manifestazioa, crowdfundinga, plaken instalazioa, energia kontsumo ohituren aldaketa…
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!