“Ekaitz in da House” freestyle txapelketaren azken edizioa ate joka
Larunbat honetan, urtarrilak 25, azkenekoz ospatuko da "Ekaitz in da House" freestyle txapelketa. Brezeia izango da azken edizio hau, ez azkena delako bakarrik, Ekaitz Samaniego Gaztetxean izango delako behingoz.
Bostgarren urtez jarraian “Ekaitz in da House” freestyle txapelketa burutuko da larunbat honetan Gasteizko Gaztetxean. Berriki espetxe zigorra osorik beteta kartzelatik atera den Ekaitz Samaniegoren urtebetetzea ospatu izan dute horrela Samaniegoren hurbilekoek. Edizio berezia izango da larunbatekoa, jaialdiaren azken edizioa izango baita, behintzat orain arte ezagutu den erara. Txapelketaren izenak ere jaso du edizio honen berezitasuna: “Ekaitz IS in da House”, zortzi urte luzeren ostean Ekaitz Samaniego gaztetxean izango baita behingoz.
Sorpresaz betea egongo da larunbateko saioa. Gaztetxeak 19:00etan irekiko ditu ateak txapelketari hasiera “extraofiziala” emateko. Freestylerrak 19:30etatik aurrera neutuko dira oholtza gainean, aurtengoan Amaia, Viñaspre, Izar Mendiguren, Jaio, Odei Barroso eta Gatom egongo dira bat-batekoan letrak sortzen. Ezustekoen tartea 22:15 helduko da, finalrea igaro diren freestaylerren arteko norgehiagokaren aurretik. Show desberdinak prestatu dituzte horretarako, besteak beste Fat fish, Solozabaltarrak, 121 Krew eta Norte Apache eta Konpost taldea pasako dira eszenatokitik.
Finalak ebatziko du V. edizio honen garailea, aurreko txapelketa guztiek Ekaitz Samaniego izendatu dute irabazle, azken edizio honek bide berdina jarria lezake. 2016ko lehen edizio horretako irudiak bildu zituen Hala Bideok hurrengo erreportaian:
Zortzi urte eman ditu kartzelan Ekaitz Samaniego Segi Gazte Antolakundeko kide izatea leporatuta. Urtarrilaren 5ean berreskuratu zuen askatasuna Zuerako (Zaragoza) espetxetik atera ostean. Kartzelan eta dispertsatuta igaro du kondena 2012ko urtarrilaren 14an atxilotua izan zenetik. Samaniego kartzelara bidali zuen bidegabekeriaren aurrean, ordea, elkartasun olatu handi bat altxatu zen Gasteizen eta Araban. Hip Hop-ak eta bertsoek bete dute, besteak beste, Ekaitz Samaniegoren ausentzia espetxe zigorra osorik bete behar izan dituen zortzi urte luze hauetan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!