Javier Pz. de Nanclares errefuxiatu gasteiztarraren oroipen-ekitaldia
Pasa den asteburuan, abenduaren 23an, Mexikon zendutako Javier Pérez de Nanclares Apaolaza errefuxiatu gasteiztarraren oroipen-ekitaldi hunkigarria egin zen Auzolana Pilotalekuan. Bertan, ehundaka herritarren babesean, senideek, lagunek eta kideek iheslari politiko honen bizitza eta memoria gogora ekarri zuten.
Azaroaren 18an, bihotzekoak emanda hil zen Javier Pérez de Nanclares, 39 urteko erebestealdiaren ostean. Izan ere, 1978an atzean utzi zuen Hego Euskal Herria. 1979an, Ipar Euskal Herritik Venezuelara joan zen, baina Iparraldera itzuli zen 1982an. Urtebete beranduago, 1983an, Frantzian espetxeratu zuten, 1985ean libre geratu zen arte.
1987an, gerra zikinaren areagotzearen (Ipar Euskal Herrian) zein estradizio, atxilotze eta tortura arriskuaren testuinguruan (espainiar estatuan), Mexikora ihes egin zuen berriro ere. Bertan bizi izan da, duela hilabete hil den arte. Duela bi aste, lagun eta kideek oroipen-ekitaldi honetan parte hartzera animatu zuten Gasteizko jendartea, ‘Agur eta ohore, Javi’ lelopean.
Gainera, urtero bezala, aurten ere, euskal preso eta iheslari politikoekiko elkartasun mobilizazioak biderkatzen dira gabonetan, urtarrilaren 13an Bilbon burutuko den manifestazio nazionalaren atarian.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!