Javier Pérez de Nanclares Apaolaza errefuxiatu politikoa hil da Mexikon. Pérez de Nanclares gasteiztarra zen eta 59 urte zituen.

1978an egin zuen ihes Hego Euskal Herritik eta 1979an Venezuelan kokatu zuen bere burua, baina 1982an Ipar Euskal herrira itzuli zen. Urtebete beranduago, 1983an, Frantzian espetxeratu zuten baina 1985ean libre geratu zen.

1987an egin zuen ihes Mexikora, eta hor egon da bizitzen gaur egun arte. Orain dela egun batzuk, bihotzekoak eman zion eta Zaintza Berezietako Unitatean egon da koma induzituan, hil den arte. Euskal Herrian 14:00ak zirenean hil da, azaroaren 18an. Une honetan, tramitazio lanetan ari dira, gorpua erraustu eta errautsak ekartzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies