ARGAZKI GALERIA | Etxebizitza eskubidea aldarrikatu dute Gasteizko kaleetan
"Inor ez Kale Gorrian" plataformak salatu du Gorka Urtaran eta bere Udal Gobernuen politika sozialek herritar ahulenak jazartu eta kriminalizatzen dituela. Olarizun bizi izan den etxegabetze prozesua ere gogor kritikatu dute.
Denbora luzez mehatxupena egon eta gero, pasa den ekainaren 8ko goizaldean etxegabetu zituen Gasteizko Udalak Olarizu hiribideko etxe okupatuetako azken bizilagunak. Etxegabetzearen ondorioz, bizilagun gehienak hirian zehar sakabanatu dira etxebizitza ezberdinak okupatuz, beste batzuk Harrera Sozialerako Udal Zentroan daude, bi familia Errekaleorren bizi dira jada, eta bada utzitako lantegi batera bizitziera joan denik ere.
Olarizuko etxe okupatuen aferan Gasteizko Udalak urte luze hauetan izan duen jarrera, eta hiritarrak lagundu ordez hauen eskubideak behin eta berriz urratu dituela salatzeko manifestazioa burute dute Andra Mari Zuriaren plazatik abiatuta “Urtaran desahucia, Etxebizitza guztientzat” lemapean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!