Abendaño ikastola: “Eskolako jolastokia haurrek eurek eraldatu dute, euren gustura, diagnostikoa egin ondoren”
Abendaño ikastolako jolastokia eraldatu dute bertako ikasleek, interbentzio artistiko baten baitan. Helburua euren gustuen araberako jolastokia egitea izan da, eurak baitira erabiltzaileak. Horretarako, jolastokiaren diagnostikoa egin dute ikasleek: zer zuten gustuko, non elkartzen ziren gehien, zertarako erabiltzen zen gune bakoitza… Horren ondoren, moldatzeko ideiak lantzen hasi ziren eta, azkenik, jolastokiaren eraldaketa fisikoari ekin diote. Josemi Nanclares zuzendariarekin hitz egin dugu gaiaren inguruan, baita Naiara Palacios artistarekin ere, izan ere bera izan baita prozesua gidatu duena, haurrekin eta gurasoekin elkarlanean. Prozesuaren amaiera ospatuko dute gaur, jaialdi batekin.
Informazioa gehiago: Eraldatutako Abendaño ikastolako jolastokiaren esperientzia jaso dute “Patioa denona da” liburuan
-
Hizpidea: Abendaño ikastola: "Eskolako jolastokia haurrek eurek eraldatu dute, euren gustura, diagnostikoa egin ondoren"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!