‘Egin dezagun topa!’ neska gazteen* topaketak aurkeztuko dituzte ostiralean
Urriaren 4an eta 5ean izango dira, Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministen testuinguruan, baina ekainaren 21ean aurkeztuko dituzte Gasteizen.
“Dagozkigun hausnarketak eman eta ditugun korapilo propioen inguruan hitz egiteko eta konspiratzeko” baliatu nahi dituzte neska* gazteek urriko topaketak. “Begirada eta bihotz propioz Euskal Herriko mugimendu feministak heldu dion erronkari erantzutera goaz”, azaldu zuten aurkezpenean.
Topaketak urrian izango diren arren, ekainaren 21ean aurkeztuko dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan: Gasteizko kasuan, aurkezpena ostiralean bertan izango da, 18:00etan Gaztetxean.
Zentzu honetan, topaketetako antolakuntzan parte hartzeko deia luzatu diete Euskal Herriko gainontzeko neska* gazteei. Hainbat lantalde izango dira -azpiegitura, egitaraua, diruzaintza, harremanak, saretzea, komunikazioa…- eta hauetan izenak emateko neskagazteak.saldabadago@gmail.com helbidera email bat idatzi daiteke.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!