Ensaiatzeko lokalak jarriko ditu martxan Errekaleorrek
Errekaleor auzoan sortzen ari diren proiektuek ez dute etenik. Horren adibide, martxan jarriko dituzten ensaio lokalak. Errekaleortarrek Hala Bediri azaldu diotenez, erabilera kolektiboa bultzatu nahi dute lokal hauekin, musika talde ezberdinek izanez aukera bertan ensaiatzeko edo proiektuak garatzeko.
Orain dela urtebete pasatxo hasi zen proiektua, eta nahi baino beranduago jarriko dute martxan lokala. Izan ere, 2017ko maiatazaren 18ko argi mozketan hau martxan jartzea atzeratu du. Gainera, apenas aurrekaririk gabeko ensaio lokala izango da: energia berriztagarriarekin hornituko dute.
Erabilera komunala izango da eta erabiltzaileen asanbladak kudeatuko du egunerokotasuna. “Kultura desmerkantilizatu nahi dugu, jendeari doan ensaiatzeko aukera emanez”, adierazi dute.
rkko-musika-lokala@riseup.net helbidera idatzi beharko dute hau erabili nahi dutenek.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!