Alde Zaharreko familia bat etxegabetu nahi dute
Auzoan Bizi Etxebizitza Sindikatuak eta Ramon Bajo eskolako komunitateak bi adin txikiko dituen familia bat etxegabetua izateko arriskuan dagoela salatu dute. Desalojoa uztailaren 9rako zegoen ezarrita, baina «auzo antolakuntzari» esker, irailaren 25era atzeratzea lortu dute.
