Gasteizko Udalak maliko asilo eskatzaileak kale gorrian utzi ditu
Gasteizko Udalaren mehatxuaren ondorioz, berriro geratu dira kalean azken sei hilabeteetan Salburuako auzo elkartearen lokalean lo egin duten Maliko asilo eskatzaileak.
Salburuko Harrera Sareak jakinarazi duenez, Gasteizko Udalak Maliko asilo eskatzaileak kale gorrian utzi ditu berriz ere. Azken sei hilabeteetan, Salburuko Burdinbide auzo elkarteak bere lokala eskaini die gaua pasatzeko aterperik ez zuten dozenaka pertsonei. Sareak salatu duenez, orain udalak debekatu egin dio Maliko asilo eskatzaileei lo leku ematen jarraitzea, eta auzo elkartearen lokala ixtearekin mehatxatu du.
Maliko hainbat asilo eskatzailek urtebete baino gehiago daramate Salburuako kaleetan bizitzen, asilo eskaera tramitatzearen zain. Udalaren eta instituzioen erantzunik ezaren aurrean, auzokideek “larrialdiko irtenbide bat” eman behar izan diote egoerari, eta norabide horretan antolatu zuten harrera sarea, lo egiteko tokia eta bestelako laguntza eskainiz Malitik iritsitako asilo eskatzaileei.
Orain, Gasteizko Udala jarrera pasibo bat izatetik “aktiboki elkartasuna kriminalizatzera” igaro dela salatu du Salburuko Harrera Sareak. Udalak udako oporrak baliatu zituen presioa egiteko: gutun bidez jakinarazi zion auzo elkarteari lokala kenduko ziela asilo eskatzaileei gaua ematen jarraitzen bazuen. Mehatxuak auzo elkartearen eguneroko jarduna ere arriskuan jartzen dituela salatu du sareak.
Hala ere, Salburuko Harrera Sareak lanean jarraitzeko asmoa duela iragarri du, egora salatzen eta laguntza ematen kalean geratu diren asilo eskatzaileei. Egoeraren aurrean erantzunkizuna hartzeko eta benetako konponbideak eskaintzeko eskatu diete instituzioei: “ arazoa ez da konpontzen lokal batean lo egitea debekatuz, benetako alternatibak eskainiz baizik”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
