Datorren astean ospatuko dute okupazioaren urteurrena Errekaleorren
Errekaleor Bizirik proiektuak 13 urte bete ditu irailean. Urteurrena ospatzeko hitzaldiak, kontzertuak, jolasak, bizikleta martxa, proiekzioak eta abar luze bat antolatu dituzte.
Irailaren 22tik 27ra bitartean Errekaleor auzoan festa giroa egongo da, auzoa okupatu zeneko urteurrena ospatzen egongo bai dira. Hamahiru urte pasa dira EHUko ikasle batzuek auzoko lehen blokea okupatu zutenetik. Okupazio hura oraindik auzoan bizi ziren auzotarren konplizitatearekin egin zuten.
Asko aldatu da auzoa ordutik, bloke bakarra okupatzetik auzo oso bat okupatzera. Hamairu urte hauetan ehundaka pertsonek osatu dute Errekaleor Bizirik proiektua eta indartsu eta bizirik jarraitzen dutela aldarrikatzeko urteurren ospatuko dute.
Asteartean Jon Martinez Larreak “Martxoak 3, greba, sarraskia, memoria” liburuaren aurkezpena egingo du 17:30etan. Jarraian 19:30etan Txago kolektiboak “Karrikaratu III: Indarkeria polizialaren erregistro” txostena aurkeztuko du. Asteazkenean berriz, 19:30etan Araba Bizirik kolektiboak emango du hitzaldia. Guzti hauek euskaraz izango dira eta auzoko gaztetxean egingo dira.
Ostegunean, 17:30etan“Las prisiones que habitamos, una mirada crítica a la arquitectura de la clausura” hitzaldia emango dute Memòria, lluita i resistència kolektiboko kideek eta jarraian “Extractivismo, defensa de tierras e infraestructuras populares” proiektatuko da Romualdo Barroso zineman.
Ostiralean “Okupatour” bezala izendatu duten bizikleta martxa egingo dute. Gasteizko espazio autogestionatu eta okupatuetatik egingo dute ibilbidea eta hauen historia ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. “Okupatour”-a bukatzean Txupinazoa eta jarraian kontzertuak: Joni txintxes eta Billy Ladilla, Sua, Tarisko eta DJ Tangatek.
Larunbatean, 12:00etatik aurrera, txikienek beraien gunea izango dute puzgarri, jolas eta erraldoiekin. Ondoren herri bazkaria egingo dute eta 17:30etan ginkana. Egunari itxiera emateko Las Tipex, Caballo Muerte, Nerepe eta DJ Lilak & Skiat egongo dira oholtzan.
Azken egunean, ohikoa den bezala, Gudari Eguna ospatuko da igandean. Goizeko 12:30etan Saltsa Badago binilo pintxada bermut eta gilda beganoekin. Arratsaldean berriz “Lasa eta Zabala” filmaren proiekzioa egingo da. 20:00etan Gudariei omenaldia eta 21:00etan urteurrenari bukaera emateko borroka kantuak abestuko dituzte.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!



