ALBISTE NABARMENDUAK | Arrigorriagako lan heriotza, preso baten heriotza, eta San Prudentzio

Hala Bediko Aimar Gutierrezek ekarri ditu gaurkoan albiste nabarmenduak. Joan den astean Arrigorriagako enpresa batean izandako lan heriotzaren berri eman digu, baita Gasteizko Santiago ospitalean izandako preso batean heriotzaren berri ere. Albiste gogorretatik harago, bestelakoak ere azaldu dizkigu, esaterako, Batera Zaintza Sare Herritarrak antolatutako danborrada.

“Ikus gaitzazuen desagertuko gara, entzun gaitzazuen isilduko gara”

600 euskal kulturgile baino gehiago atxikitu dira apirilaren 21 eta 22an deitutako greba digitalera. Iñaki Landa eta Marta C.Dehesarekin “ikus gaitzazuen desagertuko gara, entzun gaitzazuen isilduko gara” helburuarekin deitutako planto honen inguruan. Kulturgileen egoera prekarioaz eta etorriko denaz ere aritu gara. Entzun hemen!

GAUR8 AURRERAPENA | Oinarrizko langileak, landareen loraldia, eta Nelida Zaitegi

Asteburuan irakurgai izango dugun Gaur8auren aurrerapena egin dugu Amagoia Mujika kazetariaren eskutik. Oinarrizko langileen inguruko erreportaje bat aurreratu ditu batetik, Gureak taldeko langileei buruzkoa. Bestetik, landareen loraldariaren ingurukoa ere azaldu digu. Amaitzeko, Nelida Zaitegi, Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakariarekin izandako elkarrizketa ere aurreratu digu Amagoiak. Entzun hemen!

SOLASALDIA | Haurren konfinamendua eta ikasturte akademikoaren amaiera

Haurren konfinamendua eztabaidagai izaten ari da azken egunotan. Haurrak kalera ateratzeko kanpaina, haurren eskubideen aldeko aldarriak… Horrekin batera, haur eta gazteen ikasturte akademikoaren amaierak ere zalantza ugari sortu ditu. Honen inguruan aritu gara gaurko solasaldian Erika Martinez eta Asier Etxenikerekin. Entzun hemen!

Irati Tobar (LAB): “Hezkuntza burujabetzaren alde elkarlanean borrokatzeko ordua da”

Ikasle gehienek ikasturtea gainditzeko irizpidea eman die Madrilek erkidegoei. Zelaa hezkuntza sailburuekin bildu da ikasturtea nola bukatu erabakitzeko. Ekainean amaituko dute, baina udan errefortzuko ekintzak antola ditzakete. Espainiako Hezkuntza Ministerioak iragarritako neurriak ez ditu Euskal Herriko eragileak asebete: erabakiak inposatzea eta emaitzak lehenestea egotzi diote Zelaari. LAB sindikatuko irakaskuntzako idazkari den Irati Tobarrekin hitz egin dugu iragarritako neurrien inguruan. Entzun hemen!

Iruñeko alkateari San Ferminen mahaia deitzea eskatu dio Herri Sanferminak ekimenak[:en]HER

2020ko San Ferminak irundarrek auzolanean antolatu behar dituztela aldarrikatu du Herri San Ferminak ekimenak, eta Iruñeko alkateari San Ferminen Mahai ofizialaren ez ohiko bilkura bat egitea eskatu diote. Herri San Ferminak ekimeneko kide den Aidak azaldu dizkigu eskaera honen arrazoiak. Entzun hemen!

ZIENTZIA | Julius Lederer-en kasua, eta edaten dugun ura

Hilabetean behin izaten da gurean Kultura Zientifikoko Katedrako kide den Ziortza Guezuraga. Zeintzia munduko hainbat bitxikeri ekarri ohi ditu uhinetara, eta oraingo honetan, urarekin loturiko kasu berezi bati buruz aritu da, Julius Lederer-en kasuari buruz, hain zuzen ere. Entzun hemen!

Artikulua eta dokumentalerako sarbidea hemen: https://culturacientifica.com/2017/08/13/caso-julius-lederer-del-agua-bebemos/

ALBISTE NABARMENDUAK | Kulturgileen greba digitala, prebentzio ezaren prebentzioa, eta Amazoniako deforestazioa

Argiako kazetari Onintza Iruretak ekarri dizkigu gaurkoan albiste nabarmenduak. Apirilaren 21 eta 22an euskal kulturgileek deitutako greba digitalaren berri eman digu, baita milaka langile lanpostuetara itzuli behar izan diren aste honetan lantegietan aurkitu duten egoeraren berri ere. Amaitzeko, koronabirusak eta ere bere bueltakoek Amazoniako deforestazioan izan dudn eraginaz ere hitz egin digu, %50 hazi baita kontrol faltagatik.

ZIENTZIA | Testak, test motak, eta mugikorren geolokalizazioa

Jakinmina piztu du EHUko zenbait laborategik elkarlanean garatutako testak, martxan diren test motek, eta baita mugikorren geolokalizazioaren bidezko kutsatze prebentzioak izango dituen funts eta helburuak ere. Elhuyarreko Ana Galarragak azaldu dizkigu hauen nondik norakoak, Entzun hemen!

Berrian ere testen ingurukoak azaldu ditu, hemen duzue artikulua irakurgai: https://www.berria.eus/paperekoa/1896/008/001/2020-04-15/testak-zein-nori-zertarako.htm

EKONOMIA | Langileak berriro lanera; krisiaren A eta B agertokiak; eta enpresa handien nazionalizazioa

Ekonomiari eskaini diogu tartea astero bezala, Ekai Centerreko Adrian Zelaiare eskutik. Aste honetan berriro ere milaka langile euren lanpostuetara itzultzearen inguruan aritu zaigu, neurro eta erabaki aldaketaz, eta horren atzean egon daitekeenaz. Baita Ekai Centerrek egindako krisiaren A eta B agertokiei buruz ere. Azkenik, Frantzia eta Alemanian enpresa handien nazionalizaziorako aukerak mahaigainean jarri izana ere izan dugu hizpide.

ALBISTE NABARMENDUAK | Nazioarteko Diru Funtsaren iragarpen ekonomikoa, eta Aita Mari ontzia

Garako kazetari Maddi Txintxurretak bi albiste nabarmendu aipatu dizkigu. Alde batetik, Nazioarteko Diru Funtsak egindako iragarpen ekonomikoaz aritu gara, aipatu dutenez,  ekonomiak 1930az geroztiko erorialdirik handiena izango omen baitu aurten. Bestetik, Aita Mari ontziak 43 pertsona erreskatatu ondoren izi duen egoeraren berri ere eman digu, porturatzeko baimenaren zain baitago. Entzun hemen!

Zein garrantzi du jolasak konfinamendu garaian?

Konfinamendu edo itxialdi garaian, haurrek ordu asko pasatzen dituzte etxean, eta jolasak garrantzi berezia hartu du. Horren inguruan aritu da Txusma Azkona Txapa irratian. Entzun hemen!

Koronabirus, osasuna, askatasuna[:es]Coronavirus, salud, libertad

Covid-19aren hedapenaren harira, osasungintzako profesionala den Gaizka Amorrortu Bovedak idatzitako iritzi artikuloa.[:es]Artículo de opinión del sanitario Gaizka Amorrortu Boveda, analizando la situación generada por la propagación del virus COVID 19.

Nafarroako eta Arabako plataformek AHTaren dirua osasun eta gizarte zerbitzuetara bideratzeko eskatu dute

Abiadura Handiko Trena (AHT) arbuiatzen duten eta egungo trenbide-korridoreak behar bezalako hobekuntzekin erabiltzea eskatzen duten Araba eta Nafarroako erakunde, kolektibo eta plataformek, bizitzen ari garen momentu berezi honetan horrelako proiektuen zentzugabekeria salatu nahi dute berriro ere. AHTan xahutzen diren milaka milioi euroak osasun eta gizarte zerbitzuetara bideratzeko eskatu dute, proiektu txikitzaile honen zentzugabekeria salatzearekin batera. Arabako plataformako Iñigo Lezarekin hitz egin dugu.

Archives by Month:

Archives by Subject: