Galder Barbado eta Aitor Zelaiak edozein unetan jaso dezakete Auzitegi Gorenaren ebazpena
“Alarma Gaua” egin zuten Gasteizen larunbatean bi gazteen egoera jakitera emateko. Auzitegi Gorenaren ebazpena aurkakoa bada, espetxeratuak izango dira. Elkartasun ekimen gehiago ere egingo dituzte hemendik aurrera, horien artean jaialdia ostiralean Gasteizko gaztetxean.