[HALA BIDEO] Ertzaintzak Juani etxe okupatuko lehen solairuko bizilagunak etxegabetu ditu, Fincas Armentiaren aginduz
Otsailaren 28rako zegoen iragarrita Juan II. kaleko “Juani” etxe okupatuaren lehen solairuaren desalojoa. Egun horretan ez ziren hustera etorri, eta gaurko igorri zuten bigarren agindua. Gaur goizeko lehen ordutik bertaratu dira polizia eta sarrailagileak, eta dagoeneko hustu eta tapiatu dute etxea.