Barrundiako Udalbatzak aho batez eskatu du eskualdeko oinarrizko osasun arreta “azkar” konpontzeko
Udalbatzak EH Bilduren eta EAJren artean adostutako mozio bat onartu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatzeko “ahalik eta azkarren berrezartzeko pandemiaren aurreko egoera, langileei, arreta-ordutegiei eta zerbitzuei dagokienez”. Izan ere, lehen mailako arretak “narriadura nabarmena” izan du pandemian, eta azken asteetan “okerrera” egin du Arabako Lautadako osasun zentroetan, “erabiltzaileen artean egonezina sortuz”.