Hasi dira Gasteizko Txosnak jaietako kontzertuak iragartzen: Ibil Bedi eta Willis Drummond izan dira lehenak

Sei egun, zortzi txosna, hiru karpa, lau oholtza, txosnisari bat eta 38 kontzertu. Lelo horrekin ekin diote Gasteizko Txosnek jaietan kontzertuak emango dituzten taldeen izenak publiko egiteari. Abuztuaren 4a eta 9a bitartean ospatuko dira, eta txosnak egongo dira bi urteren ondoren.

[ARGAZKI GALERIA] Euskal preso eta errefuxiatu politikoekin elkartasuna Kanpezun, Lasterbidean lasterketan

Eraso matxisten kontrako protokoloa martxan jarriko du aurten ere Mugimendu Feministak

Auzoetako zein Gasteizko jaietan egongo da erabilgarri. Aurten WhatsApp zein Telegram aplikazioen bidez ere komunikatzeko aukera egongo da, ohiko deiez gain.

[Argazki galeria] Huelga en el metal de Araba: “El SEA tiene que negociar y acordar un convenio digno”

El seguimiento de la huelga ha sido “masivo” según los sindicatos, y miles de personas han acudido a la manifestación de la mañana.

Ernaiko kideek eserialdia egin dute Legebiltzarraren aurrean

7 gazte epaituko dituzte 2021eko maiatzean gazteen egoera salatzeko egindako mobilizazioen harira, eta gazte antolakundeak muntaia poliziala salatu eta “gazteentzako bizitza duinak” aldarrikatu ditu. Ekainaren 4ko mobilizaziorako dei egin dute.

Hiru urteren ostean, prekarietatea nagusi Arabako erresidentzietan

Arabako erresidentzia eta etxebizitza komunitarioetako langileak lehen hitzarmen kolektiboa lortzeko borrokan ari dira, azken hiru urteetan. Gaurko greba deialdia arrazoi burokratikoengatik bertan behera utzi behar izan duten arren, manifestazioa egin dute Gasteizko kaleetan, patronalak negoziazioa desblokeatu dezala eskatzeko.

Maiatzaren 26an mobilizatzeko deia egin du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, pentsioak eta eskubide sozialak defendatzeko

Langileen erosahalmenari eusteko, energiarako eskubidea bermatzeko, zerbitzu publikoak defendatzeko, babes sistema indartzeko, abarastasuna banatzeko eta burujabetzaren alde mobilizatzeko dei egin dute Eskubide Sozialen Karta osatzen duten eragile sozial eta sindikalek.

70.000 euroko errepresio ekonomikoa, etxegabetze bati aurre egiteagatik

Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak, 2021eko urtarrilean Herrandarren kalean etxegabetze bati aurre egiteagatik, Eusko Jaularitzak igorritako isunak jaso zituzten lehenik: 30.000 euro guztira. Orain, etxegabetze bera dela eta, Gasteizko Udalak 40.000€-ko isunak ordainarazi nahi dizkiela salatu dute, Mozal Legea aplikatuz eta Covid-19aren ondorioz ezarritako neurrien aitzakipean. Diru-bilketa kanpaina abiatu dute.

Una acción de denuncia y recuerdo contra la guerra y la industria militar

Hoy, 24 de mayo, Día internacional de las mujeres por el desarme y por la paz, Emakumeak Gerraren Aurka ha llamado a concentrarse en la Plaza de la Virgen Blanca de Gasteiz, bajo la máxima del feminismo antimilitarista: “por un mundo donde la guerra no mate, pero la paz no oprima”.

Bigarren greba eguna Arabako metalean

Bigarren egun honetan mobilizazioak Araba osoko hainbat poligono eta eremutara zabaldu dira, eta grebalariek presentzia izan dute Jundiz, Gamarra edo Gojain poligonoetan, baita Aiaraldean eta Lautadan ere.

“Literatura korrektoa ez zaio inori interesatzen”

Literaturaren inguruko solasaldiak lagun ugari elkartu ditu aste honetan Gasteizko Aldabe gizarte etxean.

Errekaleorreko jaiak ospatuko dituzte astebruruan

Bost urte igaro dira Errekaleorreko argi mozketatik, eta gitarau oparoa antolatu dute aurten jaietarako, data horri keinu eginez. Asteburuan zehar kontzertuak, bazkariak, azokak, tailerrak, zinema emanaldiak eta beste asko egingo dituzte.

Kanpezun egingo da larunbatean Lasterbidean lasterketa, euskal presoen eskubideen alde

2020an egitekoak ziren azken Lasterbidean, euskal presoen eskubideen aldeko lasterketa, baina pandemiak atzeratzera behartu zituen. Kirolaren mundutik preso eta errefuxiatu politikoen alde egiten duen ekimena da.

El joven alavés Galder Barbado ha denunciado persecución y ofertas de colaboración por parte de la Guardia Civil

Galder Barbado ha comparecido hoy junto a la abogada Ainhitze Gastaka Martinez y el miembro de Sortu Haimar Altuna. Han dado testimonio de las distintas formas de persecución que ha sufrido las últimas semanas por parte de la Guardia Civil, como ofertas de colaboración.

Archives by Month:

Archives by Subject: