ARGAZKI GALERIA | Gasteizko kaleak hartu zituen atzo Pentsionisten Mugimenduak
Toldeko Itunaren aurka kalera atera ziren pentsionistak. Pentsio-sistema publiko duin bat aldarrikatu zuten.
Toldeko Itunaren aurka kalera atera ziren pentsionistak. Pentsio-sistema publiko duin bat aldarrikatu zuten.
Judimendi auzoko hainbat eragile elkartu egin dira abenduaren 3aren testuinguruan egitarau txiki bat antolatzeko.
Gasteiz Zero Zabor taldeak ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak, “foru gobernuaren laguntzarekin”, hiri hondakinen erraustegi bat sustatu nahi duela Araban, Hazkunde Iraunkorraren eta Enpleguaren Esparru Programaren barruan.
Atzeratu egin da TALKA espazio feministako kideen aurkako epaiketa, salatzaileek ez zutelako epaiketaren zitazioa jaso. Astelehenean Gasteizko auzokideen elkartasuna jaso zuten epiatuak izango diren 5 kideak.
Urrats berria eman du Etxerat elkarteak “deposito bete elkartasun” dinamikaren baitan. Euskal mahastizain ekologikoen elkartearekin batera, euskal preso politikoen senide eta lagunekiko elkartasuna ardo kutxetan banatuko dute. Kutxa bakoitza senideen 592 kilometroren gastuei aurre egiteko adina.
Bizikleta martxa antolatu zuten larunbatean SUmendi espazioko kideek, ertzaintzak ateko sarraila aldatu zuenetik urtebetera. “Auzotik eta azuoarentzat” eraikitako espazioa inoiz baino biziago dagoela aldarrikatu eta berriro zabaldu zuten sarrera nagusiko atea.
Aernnovako zuzendaritzak 101 langile kaleratu nahi ditu Berantevillako fabrikatik. Larunbatean manifestazioa burutu zuten langileek eta gaur, azaroak 30, 8 orduko lanuztea egingo dute.
CAF enpresa beasaindarrak Israelentzat eraiki behar duen trenaren aurka mobilizatu ziren larubatean Gasteizen eta Hego Euskal Herriko gainerako hiriburuetan. Trenak, Israelek Palestinan ezarritako legez kanpoko koloniak Jerusalemgo hirigunearekin lotuko ditu.
Ningra da bere izen artistikoa. Raplaria da eta atera berri du Hazia bere lehen bideoklipa, Enbor taldearen eskutik. Kontzerturen batean ikusten baduzue, mundua bide onetik doan seinale.
Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizazioak egingo dituzte bihar, azaroak 28, CAF enpresak Israelentzako eraiki behar duen tren proiektuaren aurka. Trenak Israelek okupatutako Palestinan ezarritako legez kanpoko koloniak Jerusalemgo hirigunearekin lotuko ditu. Gasteizen Bilbo Plazan mobilizatuko dira, eguerdiko 12:30etan.
Batzar Nagusien eta Eusko Legebiltzarraren aurrean egingo dute elkarretaratzea, goizeko hamarretan.
Mobilizazioak berehala martxan jarri dituzte Aernnovako langileek; ehun kaleratze iragarri ditu enpresak, eta denbora kontra dute.
Lan heriotzen odolusteak ez du etenik Euskal Herrian. Arabako errepideetan azken astean bi garraiolari hil direla salatu du LAB sindikatuak. Gutxienez 63 dira 2020an Euskal Herrian lanean hildako beharginak; gehiengo sindikalak elkarretaratzea deitu du datorren azaroaren 30erako.
Ikasle Abertzaleakek indarkeria sexistaren aurkako nazioarteko egunaren testuinguruan hitzaldia antolatu behar zuen Ekialde II ikastetxean.