Red Iron Squad talde gasteiztarrak bere lehen diska kaleratu du
2016an maketa aurkeztu ostean Red Iron Squad talde gasteiztar gazteak bere lehen diska kaleratu du, "GO".
Urriaren 4ean aurkeztu zuen Red Iron Squad talde gasteiztarrak bere lehen lan luzea, “GO”. Bostekoak 2016ean ekin zion bere ibilbideari, orduan kaleratu zuen bandak maketa.
Rock musika ardatz plataforma digital guztietan jarri dute “GO” hamar abestiz osatutako lana eskuragarri, baita CD eta biniloan kaleratu ere. Diska kaleratu berritan, Euskal Herrian kontzertuak emateaz gain, Galiziara ere bidaiatuko du taldeak azaroan zehar.
Grabaketa Silver Recording estudioetan egin zuten 2019ko apirilean Martin Guevararen gidaritzapean. Diskaren azala Lubaki Grafik diseinatzaileen lana da.
“Rigth in the face” singlearen bideoklipa ere aurkeztu dute diskarekin batera, Iñaki Elkanok ekoiztua grabaketa egunetako irudiekin.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!