Kontramobilizazio antifaxistak antolatu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan
Ceutako egoera probestuta, eskuin muturreko alderdiek eta bestelako talde faxistek elkarretaratzeak deitu dituzte irailaren 2an. Deialdi arrazisten kontrako mobilizazioak antolatu dituzte Euskal Herriko eragile ezberdinek.
Ceutako krisi humanitarioa baliatuz, eskuin muturreko alderdiek eta talde faxistek elkarretaratze arrazistak egingo dituzte bihar, irailaren 2an, Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Azken asteotan migratzaileen kanpalekuak erasotu dituzte faxistek eta janaria zein bestelako laguntzak blokeatu dituzte. Testuinguru honetan, eskuin muturreko zenbait talde Ceutan ematen ari den krisi humanitarioa baliatzen ari dira diskurtso faxista eta arrazista normalizatzeko.
Gasteizen kasuan, PP alderdiak egin du deialdi arrazista. Honen aurrean, faxismoaren eta arrazakeriaren aurka mobilizatzeko deia zabaldu dute kolektibo ezberdinek, eta kontramobilizazioa antolatu dute “Ez nahastu etsaiz! Arazoa ez da miseria pairatzen duena, miseria sortzen duena baizik” eta “Faxismoari eta arrazakeriari arnasik ez!” lemapean. Elkarretaratzea bihar 20:00etan izango da, Gasteizko Udaletxearen aurrean.
Eragile hauek seinalatu dutenez, migranteak ez dira arazoa eta “miseria sortzen” duten agente guztiengan jarri behar da fokoa. Azaldu dutenez, Marokoko estatuak arma geopolitiko gisa erabili du bere langileria, eta orain faxistak egoera probesten ari dira ideia arrazistak zabaltzeko. Espainiar estatuaren arduragabekeria ere salatu dute: “krisi humanitario honen aurrean Espainiar estatuak ez du ezer egin pertsona migratzaileen baldintzak hobetzeko, eta honek egoera larritu besterik ez du egin”. Zentzu horretan, diskurtso arrazisten normalizazioari eta hedapenari aurre egitea ezinbestekoa dela azpimarratu dute, eta mobilizazio antifaxistara batzeko deia zabaldu dute.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
