Instituzioen utzikeria eta blokeoen ondorioz, asilo eskatzaileak kalera itzuli beharko dira berriro ere
Salburuko Harrera Sareak elkarretaratzea deitu du igande honetarako, asilo eskatzaileen egoera salatzeko eta erakundeei harrera prozesu duin bat eskatzeko. Udalaren Presio eta alternatiba falten ondorioz asilo eskatzaileak berriro ere kalean lo egin beharko dutela salatu dute.
Sare herritarrak azaldu duenez, asilo eskatzaileak, harrera programen amaieraren eta erakundeen aldetik alternatibarik ezaren ondorioz geratu ziren kale egoeran pasa den maiatzaren bukaeran. Egoera horren aurrean, laguntza eskatu eta Gasteizko herri mugimenduak berehala erantzun zuen. Honela, asilo eskatzaileentzat lo egiteko tokia lortu zuten berriro ere.
Udalaren jarrera, laguntza herritar hori oztopatzea izan da eta ondorioz berriro ere kalera lo egitera itzuli beharko dira asilo eskatzaileak. Salburuko Harrera Saretik udalari egotzi diote «presioekin» jokatzea eta, urtebete baino gehiagoko blokeo instituzionalaren ondoren, egoerak ez duela konponbiderik jaso.
Harrera Sarea, Salburua auzoan sortutako bizilagun sarea da, bertara heldu diren pertsona migratzaile eta asilo eskatzaileak laguntzeko. Azken hilabeteetan, elikagaiak, arropa eta behin-behineko ostatua biltzeko kanpainak bultzatu dituzte, eta baliabiderik gabeko pertsonen egoera salatu dute. Bertan duzue ikusgai HalaBideotik Salburuko Harrera Sareko kideei egindako elkarrizketa:
Igande honetan egingo dute kontzentrazioa Martxoak 8 etorbideko 1. zenbakian arratsaldeko 19:30etan. Elkarretaratze honekin 50 pertsona inguruk berriro kalean lo egin behar izango dutela salatu nahi dute, erakundeen blokeoak eta baliabide faltak eraginda. Arazoa ikusarazteaz gain, erakundeei premiazko neurriak har ditzatela exijituko diete, harrera duina bermatzeko eta dozenaka lagunek gaua kalean pasatu ez dezaten.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
