Ehunka lagunek bat egin dute Gasteizko Letren Fakultatean euskararen aldeko aldarriarekin
“Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat” lelopean, elkarretaratzea egin dute Euskalgintzaren Kontseiluak deituta Gasteizko Letren Fakultate aurrean. Hezkuntza arloko eragile nagusiek atxikimendua eman diete mobilizazioei, unibertsitatera sartzeko probako euskara azterketaren inguruko epaia salatzeko.
Eguerdiko hamabiak aldera, ehunka pertsona bildu dira Gasteizko EHUren Letren Fakultateko sarreran. Euskalgintzaren Kontseiluak deitu du elkarretaratzea, “Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat” lelopean. Unibertsitatera sartzeko probako Euskara eta Literatura azterketan zenbait ikaslek izandako emaitza eskasak euskararen aurkako “oldarraldia hezkuntzara hedatzeko baliatu dela” salatu dute bertan.
Hezkuntza eta unibertsitate arloko eragile eta sindikatu nagusiak ere atxiki dira deialdira. ELA, LAB eta Steilas sindikatuek, Euskal Herriko Ikastolek, BIGE eta Denon Eskola federazioek, IAS eta Ikama ikasle antolakundeek eta EHUko euskara taldeek eman diote mobilizazioari babesa. Elkarretaratze nagusia Bilbon izan da, baina Gasteizko eta Donostiako campusetan ere euskararen normalizazioaren aldeko aldarria eta botere judizialaren “gutxiespen sistematikoaren” aurkako protesta ozen entzun da.
Elkarretaratze honen deia hiru arrazoi nagusitan oinarritzen da. Lehenik, “euskararen desofizializazioa eta botere judizialaren aldetik gertatzen ari den oldarraldia eta gutxiespen sistematikoa salatzea”. Bigarrenik, egungo “hizkuntza-ereduen sistema gainditu eta ikasle guztiak, berdintasunean, euskararen jabe egitea bermatuko duen euskarazko ikasteredu orokortuaren alde egitea”, milaka ikasle gutxieneko mailatik kanpo uzten dituen ereduari alternatiba bat emateko. Eta bukatzeko, “euskara larrialdian dagoen honetan, normalizazio eta biziberritzean aurrera egiteko” pausoak ematea, euskararen etorkizuna bermatzeko gizarte osoaren konpromisoa eskatzen baitu une kritiko honek.
Aurrekari arriskutsua
Euskalgintza Kontseiluak azaldu duenez, epaitegiek azterketaren emaitza eskasak baliatu dituzte “euskararen desofizializazioan sakontzeko”. Beraien hitzetan, “euskarari uko egitea saritu eta pribilegiatu” da, eta horrek aurrekari arriskutsua ezartzen du. Botere judizialak euskara “bigarren mailako eta gaztelaniaren meneko” hizkuntza bezala betikotzeko helburua duela salatu dute Kontseilutik. Gaineratu dute egungo hizkuntza-ereduak “milaka ikasle gutxieneko euskara maila lortzetik kanpo” uzten dituela.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!


