Maccabi eta Hapoelen aurka mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak
Baskoniako zuzendaritzak Maccabi eta Hapoelen kontrako partidak ateak itxita jokatuko direla jakinarazi zuen joan den astean. Erabaki honen aurrean, Palestinarekin Elkartasuna plataformak partidak bertan behera uztea exijitu du. Mobilizatzera deitu dute martxoaren 27an.
