Datorren ekainaren 11n, larunbatean, CAF trengintza konpainiak urteroko Akziodunen Batzar Orokorra egingo du Beasainen. Eta polemikaren erdian antolatu dute, izan ere, enpresa gipuzkoarra Jerusalem Ekialdeko eremu okupatuetako koloniak hirigunearekin lotuko dituen trenbidea eraikitzeko lanetan dabil. Izan ere, Akziodunen Batzarra baino egun batzuk lehenago Kontakturako Nazio Puntuak, Espainiako Komertzio Ministerioari atxikitutako erakundeak, ebazpen bat kaleratu du zeinean zenbait gomendio egin dizkion konpainia gipuzkuarrari. Gomendiook hiru gairen ingurukoak dira, hala nola, giza eskubideen inguruko legediari enpresak sor dion errespetua, konpainiaren informazioa argitaratzeko politika eta gizalegezko enpresa jokabideari sor dion beharrezko errespetua.