Glovoko riderren lana aitortzeko lehen epaiketa Araban

Gasteizko Justizia Jauregian ospatu da Glovoko riderren lana aitortzeko Arabako lehen epaiketa kolektiboa. Langileei “babesa eta elkartasuna” adierazteko elkarretaratzea egin dute LAB eta ELA sindikatuek.

Hegoaldeko auzokideek, auzo elkarteek eta ikastetxeek 300 bat alegazio-idazki aurkeztu dituzte Jauregilanda kalean gasolindegi bat jartzeko proiektuaren aurka

Red de Gasolineras de Levante SL enpresak jarduera lizentzia eskatu du tabernarik edo jatetxerik gabeko zerbitzugune bat jartzeko Jauregilanda kalean, Iturritxutik sartuta. Bizilagunen ustez “egoera larriagotuko du” eta arriskuan jarriko du auzokideen osasuna.

4.220 euroko isuna ezarri diote Aiaraldeko Ernairi Tubacexeko lan heriotzak salatzeagatik

Diru hori jada lortu dutela nabarmendu dute gazte antolakundeko kideek, azken hilabeteetan abiatutako elkartasun dinamikari esker.

[ARGAZKI GALERIA] Mobilizazioak egin dituzte sindikatuek lan eta pentsio erreformen aurka

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek deituta mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herrian gaur goizean, bizitza duinen alde eta lan eta pentsio erreformen aurka. Gasteizen, Agurainen, Laudion eta Oionen ehunka lagun atera dira kalera. Arratsaldean manifestazioak egingo dituzte hiri, herri eta auzoetan, herri mugimenduko eragileekin batera.

Ruben Sanchez: “Arabako euskal munduak ezin izan du egin beste lekuetan bezala, gotortu euskal mundu horretan”

‘Euskara Gasteizen: Landuchiotik hizkuntza aniztasunera’ hitzaldia emango du gaur, 19.00etan Aldabe Gizarte Etxean.

Latinoamerika | Honduras, Brasil eta Argentinako aktualitatea.

Resumen Latinoamericanoko Fakun Aznarezen eskutik.

Maimuna

Archives by Month:

Archives by Subject: