Espainiar Ejerzitoaren presentziak ez du etenik Gasteizko kaleetan
Azken astean hainbatetan zabaldu dira militarrak Gasteizko kaleetatik. Elizbarrutiko eraikinen desinfekzio lanetan ari dira.
Gehiago…
Gehiago…
Azken astean hainbatetan zabaldu dira militarrak Gasteizko kaleetatik. Elizbarrutiko eraikinen desinfekzio lanetan ari dira.
Suediako Castella inbertsio funtsak Vitalquilerren 500 etxebizitza erosi zituen apirila hasieran. Gasteizko Etxebizitzaren Aldeko eta Bazterketa Sozialaren Kontrako ekimenak salerosketa prozesuan Eusko Jaurlaritzak izandakao jarduna gogor kritikatu du.
Etxealditik Euskaraldira izeneko ekimena abiatu dute datozen bi asteetarako, etxean eta etxetik ditugun harreman komunikatiboen inguruan hausnartu eta ekiteko asmoz. Manuel Moreno, Euskaraldiko koordinazio taldeko kideak azaldu dizkigu ekimenaren nondik norakoak. Entzun hemen!
Informazio gehiago Euskaraldiaren web orrian: https://euskaraldia.eus/etxealdia/
Hala Bediko Aimar Gutierrezek ekarri ditu gaurkoan albiste nabarmenduak. Joan den astean Arrigorriagako enpresa batean izandako lan heriotzaren berri eman digu, baita Gasteizko Santiago ospitalean izandako preso batean heriotzaren berri ere. Albiste gogorretatik harago, bestelakoak ere azaldu dizkigu, esaterako, Batera Zaintza Sare Herritarrak antolatutako danborrada.
Apirilaren 28an 32 urte beteko ditu Gasteizko Gaztetxeak, COVID-19ak sortutako egoerak ordea apirilaren 17an hastekoak ziren urteurren ospakizunak bertan behera utzi behar izan dituzte.
Ggogor kolpatu ditu COVID-19ak Espainiar Estatuko espetxeak, tartean, Picassent, Brieva, Corodoba eta Estremaera non euskal preso politiko ugari dauden. Neurriak hartzea exijitu diote Espainiar Gobernuari.
600 euskal kulturgile baino gehiago atxikitu dira apirilaren 21 eta 22an deitutako greba digitalera. Iñaki Landa eta Marta C.Dehesarekin «ikus gaitzazuen desagertuko gara, entzun gaitzazuen isilduko gara» helburuarekin deitutako planto honen inguruan. Kulturgileen egoera prekarioaz eta etorriko denaz ere aritu gara. Entzun hemen!
Asteburuan irakurgai izango dugun Gaur8auren aurrerapena egin dugu Amagoia Mujika kazetariaren eskutik. Oinarrizko langileen inguruko erreportaje bat aurreratu ditu batetik, Gureak taldeko langileei buruzkoa. Bestetik, landareen loraldariaren ingurukoa ere azaldu digu. Amaitzeko, Nelida Zaitegi, Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakariarekin izandako elkarrizketa ere aurreratu digu Amagoiak. Entzun hemen!
Haurren konfinamendua eztabaidagai izaten ari da azken egunotan. Haurrak kalera ateratzeko kanpaina, haurren eskubideen aldeko aldarriak… Horrekin batera, haur eta gazteen ikasturte akademikoaren amaierak ere zalantza ugari sortu ditu. Honen inguruan aritu gara gaurko solasaldian Erika Martinez eta Asier Etxenikerekin. Entzun hemen!
Santiago Ospitalean gertatutako preso baten heriotza salatu du Salhaketak. Antza bihotzekoak jota hil da presoa ospitaleko langileekin izandako liskar batean Ertzaintzak «gogor» esku hartu ostean. Salhaketak jakinarazi du oraindik ez dutela informazioa kontrastatzerik izan.
Apirilaren 21 eta 22an «kultur edukirik ez partekatzeko deia» luzatu dute euskal kulturgintzako 600 lagunetik gora, kulturgile, sortzaile eta artisten egoera prekarioa salatzeko. Hainbat arabarrek babesten dute ekimena.
Free Riders sindikatuak salatu du Glovok eskaera bakoitzeko oinarrizko tarifa erdira murriztu duela hainbat hiritan. Gasteizko kasuan, irteera bakoitzeko 2,50 eurotik euro batera jaitsi da (%60). Greba deialdia egin dute astebururako.
Ikasle gehienek ikasturtea gainditzeko irizpidea eman die Madrilek erkidegoei. Zelaa hezkuntza sailburuekin bildu da ikasturtea nola bukatu erabakitzeko. Ekainean amaituko dute, baina udan errefortzuko ekintzak antola ditzakete. Espainiako Hezkuntza Ministerioak iragarritako neurriak ez ditu Euskal Herriko eragileak asebete: erabakiak inposatzea eta emaitzak lehenestea egotzi diote Zelaari. LAB sindikatuko irakaskuntzako idazkari den Irati Tobarrekin hitz egin dugu iragarritako neurrien inguruan. Entzun hemen!
2020ko San Ferminak irundarrek auzolanean antolatu behar dituztela aldarrikatu du Herri San Ferminak ekimenak, eta Iruñeko alkateari San Ferminen Mahai ofizialaren ez ohiko bilkura bat egitea eskatu diote. Herri San Ferminak ekimeneko kide den Aidak azaldu dizkigu eskaera honen arrazoiak. Entzun hemen!