• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Zentral eolikoaren proiektuaren aurka agertu dira Azazetako herritarrak

Zentral eolikoaren proiektuaren aurka agertu dira Azazetako herritarrak

 10 urtarrila, 2022  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Zentral eolikoaren proiektuaren aurka agertu dira Azazetako herritarrak sarreran

Ehun lagun baino gehiago elkartu ziren igandean Azazetan, Arabako Mendiak Aske plataformarekin batera, Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak Gasteizko Mendietan kokatu nahi duten Azazeta izeneko zentral eolikoaren proiektuari aurkakotasuna adierazteko.

Zentral eolikoaren proiektuaren aurka agertu dira Azazetako herritarrak

Elkarretaratzea egin zuten atzo, igandea, Azazetako zentral eolikoaren proiektuaren aurka. Ehun lagun baino gehiago batu ziren Arabako Mendiak Aske plataformak, Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak Gasteizko Mendietan kokatu nahi duten Azazeta izeneko zentral eolikoaren proiektuak kaltetutako herriekin batera egindako deialdira.

Azazetan egin nahi den zentral eolikoa bezalako proiektuek, Eusko Jaurlaritzak bultzatuak, naturguneen biziraupena kolokan jartzen dute, hankaz gora jarriz Arabako Foru Aldundiak orain arte garatutako printzipio eta politikak, naturaren babesera bideratuak. Arabako Mendiak Askek azaldu duenez, gainera, erabilera publikoko eremu sekularrak pribatizatuko dituzte, kontuan hartu gabe kudeaketa komunala izan dela, hain zuzen, eremu naturalen biziraupenaren gako garrantzitsuetako bat.

Oro har, Azazetako proiektu eolikoak lurraldeko mendien industrializazioa, biodibertsitatearen mehatxua eta galera, balio handiko baso-azaleraren eta horri lotutako ekosistemen galera,  hegaztien eta saguzarren heriotza eta akuiferoen kutsadura ekarriko dituela azaldu dute elkarretaratzean, eta inguruko herrietan bizi diren pertsonei eragiten dien inpaktu akustikoa ere aipatu dute.

Azpimarratu nahi izan dute Administrazio Batzarrek ezetz esan diote Azazetako zentral eolikoari, Arabako Ahaldun Nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek kontuan hartu ez badute ere: “Proiektu horren aurkako jarrera agerikoa da, eta horrela gezurtatu egiten ditu Ahaldun Nagusiak gertaera hori ukatuz egin zituen adierazpen publiko arduragabeak. Energia-enpresek adierazitako interes ekonomikoetara eta herri-lurren jabetzara makurtzen ari zarete, lurralde honetan bizi garen pertsonek erabakitakoa zapalduz”. Berriki onartu den Tapia Legea ere arbuiatu dute, proiektu horiei bidea erraztearren, administrazio lokalen eta herritarren borondatearen kontra.

Eskatu dute, “premiaz eta behin betiko” mendilerroak, korridore ekologiko diren aldetik, esklusio-eremutzat har daitezela horrelako azpiegituretarako.



Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← [:es]Armenia | Minoría yazidí, Nagorno Karabaj y formaciones a periodistas
Langile bat hil da Gasteizen, Olarizuko obretan aldamio batetik erorita[:en]La →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT