• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Viñaspre, Agirre eta Arriolabengoa, Arabako Bertsolari Txapelketako lehen sailkatuak

Viñaspre, Agirre eta Arriolabengoa, Arabako Bertsolari Txapelketako lehen sailkatuak

 6 apirila, 2022  through Alea.eus InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Viñaspre, Agirre eta Arriolabengoa, Arabako Bertsolari Txapelketako lehen sailkatuak sarreran

Martxan da 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Asteburu honetan Amurrion, Guardian eta Trebiñun jokatutako lehen final zortzirenek hiru garaile utzi dituzte: Iñaki Viñaspre, Manex Agirre eta Andere Arriolabengoa. through Alea.eus

Viñaspre, Agirre eta Arriolabengoa, Arabako Bertsolari Txapelketako lehen sailkatuak

Arabako Bertsolari Txapelketaren XV. edizioaren lehen faseko lehen hiru saioak asteburu honetan jokatu dira: ostiralean Amurrion, larunbatean Guardia eta igandean Trebiñun. Seina bertsolarik parte hartu dute saio bakoitzean.

Korrikaren hasierako ajeak ez du festa gelditu Amurrion. Izan ere, 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketak bertan egin zuen lehen geldialdia, ostiralean. Bi asteburuetan jokatuko da lehen fasea, bost saiotan, bost herritan: Amurrio, Guardia, Trebiñu, Legutio eta Langraiz Okan izango dira norgehiagokak.

Lehen fase honetako bost saioetan hiru epaile aritu dira: Egoitz Iradier, Ekaitz Elorriaga eta Manex Garaio.

Iñaki Viñaspre garaile Amurrion

Amurrion apirilaren 1ean, ostiralean, abiatu zen Txapelketa, 20:00etan hasitako lehenengo final zortzirenarekin. Amurrion kantatu duten bertsolariak hurrengoak izan dira:

  • Iñaki Viñaspre: 202 puntu – Abetxuku
  • Unai Anda: 191 puntu – Ametzaga
  • Paula Amilburu: 190,5 puntu – Aramaio
  • Xabier Antia: 168,5 puntu – Gasteiz
  • Eukene De los Aires: 162 puntu – Gasteiz
  • Aitor Najera: 151,5 puntu – Zalduondo

Gai emailea Nieves del Alamo Gil izan zen.

 

Manex Agirre gailendu da Guardian

Guardian, apirilaren 2an, larunbatean, bigarren final zortzirena izan zen, 17:30ean. Kantatu zuten bertsolariak hurrengoak izan ziren:

  • Manex Agirre: 185 puntu – Aramaio
  • Asier Otamendi: 180,5 puntu – Urretxu
  • Manu Bendala: 178,5 puntu – Sevilla-Gasteiz
  • Aitor Ugarte: 168 puntu – Aramaio
  • Ander Aranburu: 161,5 puntu – Gasteiz
  • Unai Gomez: 159,5 puntu – Izarra

Gai emailea Arantxa Sobrino Lasa izan zen.

Andere Arriolabengoak irabazi du Trebiñun

Trebiñun, apirilaren 3an, igandean, hirugarren final zortzirena izan zen, 17:30ean. Kantatu zuten bertsolariak hurrengoak izan ziren:

  • Andere Arriolabengoa: 192,5 puntu – Aramaio
  • Xabi Igoa: 191 puntu – Aramaio
  • Asier Rubio: 176 puntu – Luiaondo
  • Irati Anda: 175,5 puntu – Gasteiz
  • Danel Herrarte: 174 puntu – Aramaio
  • Oier Arbina: 172,5 puntu – Agurain

Gai emailea Lierni Altuna Ugarte izan zen.

 

Sarrerak

Saioetarako sarrerak Bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai, eta egunean bertan saioa hasi baino ordu erdi lehenago ere eskuratzeko aukera izango da, aretoko edukiera bete arte. Bazkideek 2 euro ordaindu beharko dituzte, sarrera arruntak 3 euroko prezioa izango du, eta 16 urtetik beherakoentzat dohainik izango da.

Txapelketan parte hartzen duten 30 bertsolariek behin baino ez dute kantatuko fase honetan, saioko garailea zuzenean sailkatuko da hurrengo fasera, eta gainontzekoak faseko puntu metaketaren arabera sailkatuko dira final laurdenetara; guztira, 18 bertsolari igaroko dira.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Korrika Arabara bueltan: Mendialdea, Trebiñu, Añana eta Gorbeialdean barrena zazpigarren egunean
Trilar eta Eneko (Auzoan Bizi): “Gure eta familiaren presioaren ondorioz gauzak aldatzen hasi dira” →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT