Venezuela | Santrichen erailketa, Leopoldo Lopezen estradizioa, Guaidoren “presidentetzaren” amaiera, hauteskundeak eta beste
Caracastik, Mikel Morenoren kolaborazioa.
Gaurkoan Venezuelako kontuez aritu gara Hizpidean, Mikel Morenorekin. Hainbat konturi buruz hitz egin digu berak, azken hilabetean gertatu direnak ekarri dizkigu gurera.
Jesus Santrich FARCeko kide historikoaren erailketaz aritu zaigu, Venezuelako lurretan gertatu zena. Bestalde, Leopoldo Lopezen kontrako estradizio agindua aipatu digu, Espainiar estatuaren erantzunaren zai dagoena oraindik. Juan Guaidoz ere hitz egin dugu, zurrumurruek, Venezuelako eskuinak zabaldutako zurrumurruek esaten dutelako Estatu Batuek babesa kenduko diotela Guaidori abenduan, bere “presidentetza” interinoa amaitzekotan egon daitekeela.
Venezuelako hurrengo hauteskundeez, CLAPen inguruko arazoez eta beste kontu batzuei buruz hitz egin digu Mikelek.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Venezuela | Santrichen erailketa, Leopoldo Lopezen estradizioa, Guaidoren "presidentetzaren" amaiera, hauteskundeak eta beste00:24:56
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!