Urtebetean, bizikletaz Amerikan
Urteko azken irratsaioakditugu hauek, eta bidaia kontuez ere aritzen garenez tartean-tartean, Irratiko lagun batzuk gonbidatu ditugu gure artera. Ez, ordea, udan egindako bidaia bat kontatzera; egiten ari diren bidaia kontatzera, baizik.
Koldo eta Ainhoa irailean abiatu ziren Buenos Airestik hegoalderuntz bizikletaz. Orain Txileko errepide australean doaz, eta euren asmoa otsailean Uxuaiara iristea da. Ez dute han amaituko bilera, baina: printzipioz, abuztura arte ibiliko dira bizikletaz amerikan bueltaka. Hemen duzue beraien blog dotorea.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!