• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > [:es]Urtarrilean aurkeztuko dute Araban “Zizelkariak”, Topaturen dokumental berria

[:es]Urtarrilean aurkeztuko dute Araban “Zizelkariak”, Topaturen dokumental berria

 5 abendua, 2019  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude [:es]Urtarrilean aurkeztuko dute Araban “Zizelkariak”, Topaturen dokumental berria sarreran

[:es]Euskal Herriko periferiak erdigunera ekartzeko asmoarekin ekoiztu du Topatuk "Zizelkariak" dokumentala. Crowdfunding kanpaina behin gaindituta aurkezpen birari ekin diote egileek, bira hori urtarrilean iritsiko da Arabara, hiru proiekzio daude antolatuta dagoeneko.

[:es]Urtarrilean aurkeztuko dute Araban “Zizelkariak”, Topaturen dokumental berria

[:es]Euskal Herriko periferiak erdigunera ekartzeko asmoarekin “Zizelkariak” dokumentala ekoiztu du Topatuk, Euskal Herriko sei ertzetan hainbat arlotan borrokan ari diren sei gazteri ahotsa emanez. Topatuk ekoizturiko laugarren dokumentala da honakoa, aurretik “Tximeletak”, “Arrakala” eta “Gure kabuz ala hil” lanak aurkeztu dituelarik.

Euskal Herriko periferia geografikoetan bizi diren sei gazteren bizipenak eta esperientziak bildu ditu dokumentalak, “ertzetako borroketatik Euskal Herri bat irudikatzeko”, Tartean Arabar Errioxako gazte asanbladako kidea den Jonen bizipenak.

Eraikuntzaren eta inurri lanaren garrantzia azpimarratu nahi du dokumentalak, Gazte Mugimenduetan egiten den eguneroko lanari ikusgarritasuna emanez. Periferiak eridgunera ekarri eta Euskal Herriaren irudikapen bat egitea ere du helburu Topaturen laugarren dokumentalak, periferiekiko dauden aurreiritziak hautsiz.

Crowdfunding kanpaina jarri zuten martxan egileek eta baita hau gainditu ere. Jasotako ekarpen ekonomikoekin dokumentalaren ekoizpenak dituen gastuei egin ahalko diote aurre.

Aurkezpen bira, urtarrilean Araban

Iragan azaroaren 30ean burutu zuten Tuteran “Zizelkariak” dokumentalaren aurkezpena. Hurrengo hilabeteetan ibilian egongo dira Euskal Herriko hainbat txokotatik egindako lana elkarbanatuz. Durangoko azokan ere presente izango dira. Araban dagoeneko hiru proiekzio daude antolatuta dagoeneko, lehenengoa Eskuernagan, berriki okupatu duten Subserra Gaztetxean, urtarrilaren 24an arratsaldeko 19:20etan. Hurrengoa Buradon-Gatzagako Gaztetxean egingo dute urtarrilaren 25ean eta, aurkezpen birari amaiera emateko, Gasteizko Oihaneder euskararen etxean proiektatuko dute dokumentala otsailaren 12an.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Feminismos | “Pilulak” pone el acento en la vulnerabilidad, la locura, la patologización de ciertos cuerpos y enfermedades”
Maddalen Iza (Contra el Diluvio): “Klima aldaketa areagotu ahala, pobreen eta aberatsen arteko ezberdintasunak areagotuko dira” →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT