Txina eta Errusiaren papera kapitalismoaren berrabiatzean, eta Latinoamerikaren biraketa ezkerrera
Geopolitika eta ekonomia kolaborazioa, Ekai Centerreko Adrian Zelaiarekin.
Gai potoloak ekarri dizkigu, beti bezala, Adrian Zelaiak, ekonomia eta geopolitika kolaboraziora. Duela bi aste hitz egin genuen Davosko foroaz, kapitalismoaren berrabiatzeko planen inguruan, eta gaurkoan gai horrekin jarraitu dugu, baina Txinak eta Errusiak izango duten papera aztertuz. Mundu multipolarrera goazela eta, Putin eta Xi-Jinpingek izandako rola bereziki garrantzitsua da kasu honetan.
Bestalde, Latinoamerikari buruz ere hitz egin dugu Zelaiarekin. Urte gora-beheratsuen ondoren, berriro ere ezkerrera bira egiten ari dela ikusita, Abya-Yalaren etorkizunaz, aukerez eta presio geopolitikoaz aritu gara.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Txina eta Errusiaren papera kapitalismoaren berrabiatzean, eta Latinoamerikaren biraketa ezkerrera00:30:21
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!