Solasaldia | “Sindikatuek enpresak uxatzen dituzte” adierazpenei buruz eta mugimendu antiespezistaren mobilizazioaz
Arantza Gutierrez eta Iñigo Cabiecesekin tertulian.
Gorka Urtaranek esan zuen sindikatuek giro desegokia sortzen dutela eta ez dela erakargarria egiten enpresak sortzea. Adierazpen horietatik abiatuta enpresak sortzeko beharraz, giroaz eta abarrez aritu gara Arantza Gutierrez eta Iñigo Cabiecesekin.
Ondoren mugimendu antiespezistaz aritu gara hizketan. Azaroaren 1ean mobilizazioa egin zuten Bilbon, eta hortik tiraka antiespezismoaren bilakaeraz hitz egin dugu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Solasaldia | "Sindikatuek enpresak uxatzen dituzte" adierazpenei buruz eta mugimendu antiespezistaren mobilizazioaz00:43:11
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!