Kurdistan Uhinetan : 1×3 – Arma kimikoak
[23-12-24]
Programa honetan gerrillaren kontrako arma kimikoen erabilerari buruz hitz egingo dugu.
(euskaraz)
[23-12-24]
Programa honetan gerrillaren kontrako arma kimikoen erabilerari buruz hitz egingo dugu.
(euskaraz)
Hemen daukan Hiketan irratsaioaren atal berria. Bertan, hainbat kontu izan dizkinagu hizpide: ileetatik tiraka hasi gaitun eta antzezlanei buruz hizketan amaitu dinagu. Geure ohiko atalei lekutxoa eskaini diegu, eta, hala, giza gorputzari buruz aritu zaigun Goretti eta sendabelarrei buruz Elixabet. Amaieran, zinema eta antzerkia ekarri dizkinagu, Gasteizko euskarazko agendaren berri izateko asmoz.
Gaurkoan Dalene Sarrieugarte izan da gurekin eta bere idatzietako hainbat pasarte komentatu eta bat entzuteko aukera izan dugu. Bere liburua ere zozketatu dugu hilabetero bezala, eta dagoeneko asmatuko zenuten nori tokatu zaion. Halaxe da, 3.moduluko anonimoei, azkenean tokatu zaie. Nola ez ba… Hala ere jada xamurtu dugu gure arteko harremana, gure asteroko kolaboratzaile izateko bidean daude… aupa zuek eta eskerrik asko! Goza ezazue!
Martxan dago jada Askapenaren Brigada kanpainia, euskal herriko erakunde internazionalistak bere brigadetan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu du apirilaren 9rarte. Aurtengo kanpainaren ezaugarriak hobeto ezagutzeko, gaurkoan Askapenako kide den Urtzi Iriarte elkarrizketatuko dugu.
1976ko otsailaren 27an Saharar Errepuklika Demokratikoaren izendatzea burutu zuen Nazio Kongresu Sahararrak. Abestiaren erradiografian urtemuga hontaz baliatu gara Mariem Hassan emakume saharar honen ‘Haiyu’ kantua, eukeraz ‘eutsi!’ zitekeena entzuteko.
Datorren martxoaren 11an Bilbon burutuko den NATOren aurkako manifestazioa aitzaki, inperialismoaren beso armatu honek duen historia kriminalari so gabiltza. 70-80ko hamarkadetan zehar Hego Amerikan milaka pertsona izan ziren erahilak, atxilotuak edota desagertuak AEBetatik gidatutako Condor Operazioa zeritzon horretan. Sarraski honetan ofiziala ez den OTANen partehartze eskutuaz mintzatuko da Shaila Fernandez gaurko kolaborazioan.
UHINTIFADA 451. Aste honetako atalean gure ohiko kolaboratzaileetako bat izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan, Daniel Lobato, Palestinako eta Ekialde Hurbileko egoeraren azterlaria. Harekin hitz egiteko asmoa iragan urtarrilaren 21ean El Salto egunkarian argitaratu zuen erreportai baten haritik dator. Bertan, Espainiako Kongresuko diputatuen delegaritza batek Israelgo Rafael armagintza enpresara egindako bisita aztertu zuen, izan ere, Defentsa Ministerioa konpainia horrekin milioi askotako kontratua sinatzeko bidean dago. Nolanahi ere, bere jarduerako zati handi bat aktualitateko beste zenbait gai aztertzera ere dedikatu du, hala nola, pasa den astean Israelgo okupazio armadak Zisjordaniako Nablus hirian burutu zuen sarraskia, edo Madrilgo Unibertsitatean Israelgo enbaxadorearen bisitaren aurka antolatu zuten protestaldia. Manifestazio horretan Palestinaren aldeko bi lagun atxilotu zituzten eta Israelgo delegaritzako kide batek pistolaz mehatxatu zituen protestariak.
Gaurkoan “Ezin kabituko” kideak eta ondoren “Crítica de la razón puta” liburuaren egilea elkarrizketatu ditugu.
* Datos biográficos sobre Chantal Mouffe y principales obras.
* Defensa de una democracia radical y plural.
* Comentarios y Debate
Gaurkoan programa berezi bat daukagu esku artean, despedida edo sarrera programa bat? Ikusiko duzue! Goazen recap bat egitera!
Datorren ostegunean, otsailak 23, Gasteizko Errekaleor auzoan izango den hitzaldia aurkeztu nahi dizuegu. Iñaki Gil de San Vicentek eskeiniko digun solasaldiaz eta martxoaren 11 NATOren aurka antolatutako mobilizazioaz hitz egiteko Askapenako kide den Ester Muñoz elkarrizketatuko dugu.
Abestiaren erradiografian klasiko bat, memoria eta itxaropena bizirik mantentzeko balio duten kantu horietako bat eskeintzera gatoz. ‘El derecho a vivir en paz’ abestian Vietnamen demostratu zuten bezala, antolakuntza eta borrokaz badelako garaipenerako tartea gogoraraziko digu Victor Jarak.
Gaurko kolaborazioan liburu bat aurkezteko asmoz datorkigu Iñigo Bilbao. El Viejo Topo argitaletxeak 2021an kaleratutako ‘Quiebras y pugnas del tablero político mundial’ non nazioartean eta geopolitikan iaioak diren hainbat izen ezagunen 11 artikuluren bilduma topatuko dugun.
Entrevistamos a:
– Cristóbal López de Ecologistas en Acción sobre el Informe de Minería
– Jaume Inciso sobre el crowdfunding en verkami para publicar el libro Alerta al Grrenwashing
Bai barrutik eta bai kanpotik gure kolaboratzailea izandako Itziar Moreno egon da gurekin estudioan. Irratsaio berezia izan da, noski!!! Beti bezala mezu eta muxuak barrukoentzako!!!
UHINTIFADA 450. Aste honetako atalean datorren larunbatean, hilak 25, Portugaleten antolatu duten Palestinarekiko elkartasun egun berezia izan dugu hizpide. Jardunaldi berezia da, izan ere, publiko oso eta anitzari zuzendutako ekitaldiez aparte, goiz partean boxeo eta, oro har, borroka disziplinen inguruko jedeari zuzendutako egitaraua ere prestatu dute antolatzaileek. Ekimen berritzaile honen aurkezpena egiteko German izango dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. German Ezkerraldea Borroka Taldeko kidea da eta 97.0 irratiko Alerta Gorria irratsaioko kolaboratzailea.