Oier Guillan (Miss Karaoke): “Identitatea norberak aukeratu eta eraikitzen du”
Oier Guillan antzerkigilea izan dugu gaur Kantoian, eta gaur estreinatuko duten Miss Karaoke antzezlanari buruz hitz egin digu. Identitatea norberak eraikitzen duen, ala identitateak eraikitzen gaituen, gai potoloa lantzen du antzezlan honek. Miss Karaokek kanta bat kantatu behar du, eta zein kanta kantatu, zein hizkuntzatan, duda ugari sortuko zaizkio eta aurre egin beharko die.
Oier Guillanek zirriborroa idatzi eta ondoren antzezlaneko gainontzeko kideekin batera prozesu parte hartzaile baten bidez sortuak, identitatearen gaia landuko du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!