Nuria Lopez de Uralde (LAB): “Gazteen prekarietateaz aprobetxatzen dira iruzurra egiteko”
Arabako Aisialdiko Lan Hitzarmenaren Aplikazioan hutsegite larriak gertatu direla salatu du LAB sindikatuak. Adibidez, langile bati 22 egunez udalekuetan lan egiteagatik eman behar ziotena baino 500 € gutxiago ordaindu dizkiote.
Nuria Lopez de Uralde LABeko kidea izan dugu gaur Hizpidean, eta irregulartasun guzti hauen inguruan hitz egin digu berak. Aldundiaren eta enpresa pribatuen erantzukizunaz hitz egin digu. Bestalde, normalean Aisialdiko Erregimen honetan lan egiten duten pertsonak gazteak izateak dauzkan eraginez egin ditu, esperientzia faltagatik eta bizi duten prekarietateagatik, enpresak aprobetxatu egiten dira eta hemen salatzen dena bezalako iruzurrak egiten dituzte. Lan Hitzarmen honekin lan egiten duten pertsonei kontuz ibiltzeko deia egin die Nuriak.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Nuria Lopez de Uralde (LAB): "Gazteen prekarietateaz aprobetxatzen dira iruzurra egiteko"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!