Musika, antzerkia eta giro ona izango dira igande honetan Hala Bedi Tabernan ospatuko den jaialdiaren protagonistak
Hala Bedik jaialdia antolatuko du igande honetan, uztailak 19, Hala Bedi Tabernan, eguerditik iluntzera luzatuko da egitaraua. Ekainean abiatu zuen Hala Bediko bazkide kanpaina berrian, igandea proiektua babestu eta ekarpena egiteko aukera egongo da
Egun osoko egitaraua antolatu du Hala Bedik, Arabako Komunikabide Libreak, datorren iganderako. Eguerdiko 12.00etatik hasita eta iluntzera arte antzerkiak, musikak eta jai giroak hartuko dute Hala Bedi Taberna.
“Gizasaltsa” Aitor Vinagreteren antzerkiarekin emango zaio hasiera jaialdiari. Osasun nuerriak direla eta antzerkiaz gozatzeko aforoa mugatua izango da. Izen emateko zerrenda Hala Bedi Tabernan dago eskuragarri gaurdanik. Antzerkiaren ostean DJ Sobria & Serena eta DJ Kontrapasek musikarekin girotuko dute eguerdia.
Arratsaldeko 18:00etan raperoen txanda izango da: Haizeatxo eta MikeL & Javi D arituko dira mikrofonoan DJ X-en laguntzarekin. Egitaraua ixteko DJ L arituko da musika jartzen. Egun osoan zehar jatekoa ere eskainiko da.
Halabelarriak aurrera egiteko
Ekainean, Hala Bedik, bazkide kanpaina berria jarri zuen martxan Covid-19ak sortutako egoerak eragindako kalte ekonomikoei aurre egiteko. Igandeko jaialdian Halabelarri egiteko aukera egongo da, baita proiektua bebesteko materiala erosteko aukera ere, Hala Bedi Tabernan montatuko den arropa postuan bertan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!