• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Milaka lagunek osasun sistema publiko duin baten beharra aldarrikatu dute Laudion

Milaka lagunek osasun sistema publiko duin baten beharra aldarrikatu dute Laudion

 22 urtarrila, 2024  through Aiaraldea.eus | Aimar Gutierrez Bidarte InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Milaka lagunek osasun sistema publiko duin baten beharra aldarrikatu dute Laudion sarreran

David Hernandez laudioarraren heriotzak bultzatuta, milaka lagun atera dira kalera ozen salatzeko osasun sistema publikoan egindako murrizketek "bizitzak jokoan" jartzen dituztela. JEZeko enpresa batzordeak eta SOS Aiaraldea plataformak deituta, azken hamarkadan eskualdean eginiko manifestazio handienetako bat burutu dute gaur. through Aiaraldea.eus | Aimar Gutierrez Bidarte

Milaka lagunek osasun sistema publiko duin baten beharra aldarrikatu dute Laudion

Atsekabetuta eta haserre, Laudioko kaleetara atera dira milaka lagun, osasun sistema publikoaren defentsan. Iragan asteko David Hernandez 42 urteko laudioarraren heriotzak samina hedatu du eskualdean, eta Osakidetzako murrizketen aurrean “aski da” oihukatzeko mobilizatu dira herritarrak; azken hamarkadan Aiaraldean egon den manifestazio jendetsuenetariko batean.

JEZeko enpresa batzordeak eta SOS Aiaraldea plataformak deituta, Laudioko Herriko plazatik abiatu da manifestazioa 18:30ean. Anbulatoriora jo dute, Hernandezen heriotzak Osakidetzaren gaineko alarma guztiak piztu dituela salatzeko.

Osasun sistema publiko duina aldarri

“Osasun zerbitzu kaxkarrek jokoan jartzen dituzte gure ongizatea eta bizitzak. Duela astebeteko gertakari tragikoa da honen muturreko adibidea”, adierazi dute manifestazio amaierako ekitaldian. “Eskualdeko osasun sistemak bizi duen egoera kritikoaren ondorioak, baina, aspalditik sufritzen ari gara. Osasun sektoreko profesionalok pairatzen ditugun behin behinekotasun tasa altuak edota lan karga handiek ez digute uzten lana behar bezala egiten”, salatu dute osasun langileen izenean, “lehen Arretako profesionalen kasuan, geroz eta agerikoagoa da giza baliabide gutxiago daudela, eta ez direla nahikoa behar den arreta emateko”.

Horren aurrean, “aski” dela aldarrikatu dute, eta osasun sistema publiko duina eskatu dute Aiaraldeko zein gainontzeko eskualdeetako bizilagunentzat.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Leire Azkargorta (Oinharri): “Euskal Herriaren askapen nazional, sozial eta generozkoari gure aletxoa eskaini nahi diogu.”
AILAKET | El alcohol →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT