• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > [ARGAZKI GALERIA] Mila pertsonatik gora bildu dira Gasteizko erailketa matxista salatzeko

[ARGAZKI GALERIA] Mila pertsonatik gora bildu dira Gasteizko erailketa matxista salatzeko

 29 maiatza, 2023  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude [ARGAZKI GALERIA] Mila pertsonatik gora bildu dira Gasteizko erailketa matxista salatzeko sarreran

Ertzaintzak ez zuen bikotekide ohia atxilotu urtarrilean urruntze agindua urratu eta Gasteizen agertu zenean.

[ARGAZKI GALERIA] Mila pertsonatik gora bildu dira Gasteizko erailketa matxista salatzeko

Mugimendu Feministak deituta, mila pertsonatik gora bildu dira gaur arratsaldean Andra Mari Zuriaren plazan, atzo ezagutu zen hilketa matxista arbuiatzeko. Samina eta elkartasuna adierazi diete Maialen eta bere haurraren familia eta lagunei eta urrats handiagoak eskatu dituzte erasotzaileei aurre egiteko. Deitzaileek aldarrikatu dute  indarkeria matxistaren aurrean ikuspegi feminista izatea ezinbestekoa dela, eta prozesu osoan zehar “kalitatezko babesa eta baliabideak” martxan jartzea eskatu dute. Euskal herrian azken bi asteetan emandako bigarren erailketa izan da.

Igandean topatu zuten senideek emakumezkoaren gorpua Gasteizko apartamentu hotel batean, alaba alboan zuela. 32 urteko emakume gasteiztarra haurdun zegoen, eta duela astebete inguru itzuli zen Gasteiza. Ustezko hiltzailea den bikotekide ohiak urruntze agindua zeukan ezarria. Igande iluntzean atxilotu zuten bikotekide ohia Zaragoza inguruan, Gasteiztik ihes eginda Taxi batean zihoala.

Ertzaintzak kasuaren berri zuen

Ertzaintzak urtarrilean jakin zuen bikotekide ohiak urruntze agindua urratu zuela, Josu Erkoreka Segurtasun Sailburuak azaldu duenez. Orduan ikerketa hasi zuten, emakumeari jakinarazi zioten bikotekide ohiak urruntze agindua urratu zuela, baina ez zuten atxilotu, nahiz eta genero indarkeriaren aurkako protokoloak hala agintzen duen. Hurrengo hilabeteetan ertzaintzak ez zuen bikotearen berririk izan, ustez Valentziara itzuli zirelako biak.

Maiatzean ertzaintzak jakin zuen biktima eta bikotekide ohia Gasteiza itzuli zirela, eta apartamentu hotel batean izena eman zutela. Emakumeak ertzainei adierazi zien orduan bikotekidearekin harremana berregin nahi zuela, eta harekiko jarria zeukan salaketa “kentzeko lanean zegoela.” Honen aurrean, Erkoreka sailburuak esan du “ez dela erraza bere burua arriskuan ikusten ez duen biktima bat babestea”. Eta galdetu diotenean zergatik ez zuten bikotekidea atxilotu urruntze agindua urratu zuenean, protokoloan agindu bezala, “ez dakit” erantzun du. Urruntze agindu bat tarteko zeukan bikotea zela jakinda, esan du “harreman afektiboa” zela, eta halakoetan “biktimak ez duela beti argi ikusten babestua izateko beharra.”

Mugimendu feministatik adierazi dute ez dutela onartuko “biktimizazioa erreproduzitzen duten irakurketa misoginorik” ezta “errua emakumeengan jartzen duen esku garbiketarik”. Josu Erkoreka sailburuari eskatu diote, “bere burua zuritzen denbora eman baino”, errebisatu ditzala protokoloak eta zerk huts egin duen identifikatu dezatela. Neurri eraginkorrak eta berriz ez gertatzeko bermea eskatu dizkiete instituzioei.

Segurtasun sailburuak adierazi du biktima senideekin elkartzekoa zela atzo, baina agertzen ez zela ikusita bere bila joan eta hilotz topatu zutela apartamentu hoteleko gelan hiru urteko alabaren alboan. Haurrari ez diote indarkeria zantzurik topatu. Igandean bertan atxilotua izan ondoren, bikotekide ohia Bartzelonan dago orain, Gasteiza noiz ekarriko duten zain. Ikerketa zabalik omen dago oraindik.












:]

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← [TEASER] Belén Nevado Méndez | arabera
Igandean agerraldi masiboa egingo dute Amurrion Aitor eta Galderri elkartasuna adierazteko →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT