Martxoak 17, greba orokorra Hego Euskal Herrian
Sindikatu nagusiek Hego Euskal Herrian 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa lortzeko greba orokorra deitu dute biharko, martxoaren 17a. “Gutxieneko soldata hemen erabaki. SMI 1.500 €. Mejorar salarios para repartir la riqueza.” lelopean zabaldu du deialdia gehiengo sindikalak.
ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek deituta, piketeak antolatu dituzte goizean goizetik Gasteizko industriagune ezberdinetan. Eguerdiko 12:30etan manifestazio nagusia egingo dute, Bilbo plazatik abiatuko dena. Arratsaldean, Euskal Herriko eskualdeetan manifestazio deszentralizatuak egingo dira. Gasteizkoa 18:00etan abiatuko da Andra Mari Zuriaren plazatik.
EHKSk, kapitalismoaren aurka mobilizatzera deitu du greba orokor egun honetan. CNTrekin batera, mobilizazio propioa deitu dute, 11:00etan Andra Mari zuriaren plazatik.”Frente a la ofensiva capitalista, langileok borrokara! Lelopean zabaldu dute deialdia.
Programazio berezia Hala Bedin
Hala Bedi Irratitik, greba orokorraren jarraipen berezia egingo dugu. Zentzu horretan, 14:00etan eta 21:00etan saio berezia egingo du, 107.4 frekuentzian.


Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
