Markel Yoller (ILEGAN): “Gure inauteriak duela hemeretzi urte berreskuratu ziren”
Larunbat honetan ospatuko dira Ilarduia, Egino et Andoingo inauteriak. Hemeretzi urte dira berreskuratu zirenetik; herriko nagusienen memoria ariketa eta herritarren lana dago lautadako hiru herri-inauteri hauen atzean.
Inauteri giroa nabaria da jada Ilarduia, Egino eta Andoineko herrietan. Markel Yoller Ilegan kultur elkarteko kidea eta inauterien antolatzailea da. duela hemeretzi urte eskas berreskuratu zituzten herri inauteriak lautadako hiru herri hauetan, hemeretzi hauetatik bost daramatza ilarduilarrak inauteriak antolatzen. “Lan handia eginda,” inauteriak frankismoak eragindako debekutik eta ondorioz datorren ahanzturatik salbatzea lortu dute herritarrek.
Berreskuratze prozesu honetan beharrezkoa izan da herriko nagusienen kolaborazioa. Frankismo garaiaren aurreko tradizioez galdetu zieten: “aitona-amonengandik jaso dugu informazioa” dio Yollerrek, “ze dantza egiten ziren, jantziak nolakoak ziren..” finean, “nolakoak ziren gure inauteriak haien haurtzaroan.” Batzuk jantziak eskuz egitera animatu ziren baita ere: “hainbat mozorro egin zituzten etxean zituzten larru, zaku eta oihal zaharrekin.”
Nagusienen memoriaz baliatuta lortu zuten herriko inauterietako pertsonaiak, porreroak deritzenak, bueltatzea. Hainbat berezitasun dituzte Ilarduia Egino eta Andoingo inauteriek. Porreroen barruan sartzen dira: lodiak, hartza, zamarretakoak… Esaterako, “herri bakoitzak bere porrero nagusia dauka”, eta inauteria Ilarduian hasten den arren, Andoinerarte doa Eginon txokolatea hartzeko geldialdia egin ondoren. Porreroen barruan sartzen dira: lodiak, hartza, zamarretakoak…
Festa giro betean, dantza eta barre artean lasto gizonaren epaiketa, eta honen erretzearekin bukatzen da jaia. Urtean zehar gertatu diren “gauza txar” guztiak egotzi eta suak irensten du lastozko gizona, negu iluna atzean utzi eta hasiera berri bati bide emanez.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!