• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Maddi Agirrek jantzi du Arabako bertsolari gaztetxoen txapela

Maddi Agirrek jantzi du Arabako bertsolari gaztetxoen txapela

 22 maiatza, 2023  through Alea.eus InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Maddi Agirrek jantzi du Arabako bertsolari gaztetxoen txapela sarreran

Arabako gazte belaunaldia haziz doa, indartsu datoz gaztetxoak. Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak 28. edizioari heldu dio larunbat honetan Aramaioko Kultur Etxean, eta Maddi Agirre izan da berriz ere garaile. through Alea.eus

Maddi Agirrek jantzi du Arabako bertsolari gaztetxoen txapela

Larunbatean jokatu da 14-18 urte bitarteko Arabako Eskolarteko Txapelketa, Aramaion. Kultur Etxeko aretoa bete da eta giro bikainean joan da iluntzea. Maila oneko bertsoak entzuteko parada izan dute bertaratutako haur, gazte eta helduek.

Arratsaldeko 19:30ean hasi dira finlera iritsitako sei gazteak kantuan: Maddi Agirre, Iraide Onaindia, Sabin Abarrategi, Eukene De los Aires, Gari Arexolaleiba eta Hegoi Amabizka Gamiz. Motorrak berotuta, taula gainean seiak aritu dira kantuan, zortziko handian nahiz txikian, puntuari erantzunez edota hitza gaitzat hartuta bakarkakoan; maila ederra erakutsi dute denek ere.

Edizio honetan ere, Maddi Agirre egin da txapelaren jabe, hirugarrenez. Beraz, aurtengoan ere bere etxean izango du txapeldunek eskurik esku urtez urte pasatzen duten egurrezko mikrofonoa.

Horrenbestez, ekainaren 3an Durangaldean burutuko den Euskal Herriko finalean Maddiz gain Sabin Abarrategi aramaioarra ere arituko da Arabako ordezkari gisa. Urtez urte eta edizioz edizioz edertzen doan txapelketa da gurea. Jarraitu dezagun lanean, bertsoz bertso, Araba kantuz bustitzen.

Txapeldunaren agurra

Eskerrik asko Aramaio
guzti honen erruduna
muxu haundi bat Eukene
nire betiko laguna
Sabin, Hegoi, Gari, Iraide
a ze nolako jarduna
familiari, harriak
bihurtzeagatik luma
nahiz ez egon ahizparentzat
doa nire maitasuna
zuek juerga on bat bota
alai amaitu eguna (bis)
esku honetan baitago
Arabako etorkizuna

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Jon Zabala: “Ahalduntze kolektiboa dakar Korrikak, eferbeszentzia kolektibo ariketa bat da”
[Eguneraketa] Gasteizko Txosnek konztertu berriak iragarri dituzte: Odei, Juantxo Skalari, TOC eta Yngryd DJa →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT