Leire Leturia (GKS): “Krisia gainditzeko ekoizpen baldintzak moldatu behar ditu burgesiak, langile klasearen bizi baldintzen okertzearen bidez”
"Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu" kanpaina aurkeztu du Gazte Koordinadora Sozialistak
Leire Leturia GKSko kidea izan dugu Hizpidean aurkeztu duten azken kanpainaren berri emateko. “Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu” lelopean aurkezpenak egiten ari dira Euskal Herri osoan zehar.
Leturiak kanpainaren nondik norakoak azaldu dizkigu, momentuko egoera testuinguru orokorrago batean kokatu eta aurrera begirako pausoak aurkeztu dizkigu, proletargoaren antolakuntzarako deia egiteaz gain.
Azaroaren 7an mobilizaziorako deia egin du GKSk, Andra Mari Zuriaren plazan 20.00etan egingo duten manifestazioan.
Bestalde, Azaroaren 15ean, goizeko 11etan, Aldabe Gizarte-etxean kanpainaren aurkezpen hitzaldia egingo dute.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Leire Leturia (GKS): "Krisia gainditzeko ekoizpen baldintzak moldatu behar ditu burgesiak, langile klasearen bizi baldintzen okertzearen bidez"00:08:28
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!