• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Ernaiko kideek eserialdia egin dute Legebiltzarraren aurrean

Ernaiko kideek eserialdia egin dute Legebiltzarraren aurrean

 26 maiatza, 2022  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Ernaiko kideek eserialdia egin dute Legebiltzarraren aurrean sarreran

7 gazte epaituko dituzte 2021eko maiatzean gazteen egoera salatzeko egindako mobilizazioen harira, eta gazte antolakundeak muntaia poliziala salatu eta "gazteentzako bizitza duinak" aldarrikatu ditu. Ekainaren 4ko mobilizaziorako dei egin dute.

Ernaiko kideek eserialdia egin dute Legebiltzarraren aurrean

Hamarnaka gazte eseri dira Legebiltzarreko atariko errepidean, Ernaik deituta, trafikoa oztopatuz; eskuartean kartelak: “ez gaituzue geldituko”, “gazte borrokak merezi du” eta “ekainak 4 Bilbora” lelodun aldarriak eutsiz.

2021eko maiatzaren 7an Ernaik mobilizazioak antolatu zituen Donostia, Iruñea, Bilbo eta Gasteizen, “Larrialdi egoeran gaude. Eraldaketa soziala eta burujabetza” lelopean. Gazteen bizi baldintza “penagarriak” eta prekarizazio egoera salatzea zuten helburu, besteak beste azaleratuz enplegu eremuko prekaritatea, emantzipatzeko ezintasuna, ikasketak era duinean garatzeko oztopoak eta pandemiak areagotutako osasun mentalaren okertzea. Gasteizen eta Bilbon Ertzaintzan bortizki erantzun zien mobilizazioei: guztira 8 gazte atxilotu zituzten eta 60tik gora zauritu.

Bilbon atxilotutako 7 gazte epaituko dituzte ekainaren 15ean. Ertzaintzak eta fiskaltzak abiatutako “munataia poliziala” salatu du Ernaik. Urtebete eta urte eta erdiko espetxe zigorrak, isunak eta kalte ordianak eskatzen dizkiete, 20.000€tik gora guztira. Horren aurrean, mobilizazioa egingo du Ernaik ekainaren 4an Bilbon, 17:30ean Plaza Eliptikotik abiatuta; “gazteontzako bizitza duinak borrokatzea delitua ez dela aldarrikatzeko eta auziperatuei babesa adierazteko”.

Gazteei entzun beharrean, “Ertzaintza gu jipoitzera bidaltzea nahiago izan zuten”

Ernaik ohar batean esan du, mezu bat helarazi nahi zuela hilabeteko azken plenoan Legebilzarrean bilduta ziren agintari politikoei: “Jakin badakigu gazteon egoera prekarioa iraultzeko eta bizi baldintza duinak eskuratzeko bide bakarra, kaleak hartzea eta borrokatzea dela. Zentzu horretan mobilizaztu ginen 2021eko maiatzaren 7an. Eta egun hartan, beste hamaika alditan egin bezala, gaur hemen, Legebiltzar barruan, dauden Erkoreka, Urkullu, Mendia eta Eusko Jaurlaritzako kide guztiek gazteon aldarri eta beharrei erreparatu beharrean, Ertzaintza gu jipoitzera bidaltzea nahiago izan zuten”.




Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← El Gallinero | ‘Onoda, 10.000 días en la jungla’ y ‘Doctor Strange en el multiverso de la locura’
[Argazki galeria] Huelga en el metal de Araba: “El SEA tiene que negociar y acordar un convenio digno” →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT