• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Lazarraga kultur elkartea kinka larrian

Lazarraga kultur elkartea kinka larrian

 16 apirila, 2024  Erredakzioa InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Lazarraga kultur elkartea kinka larrian sarreran

BERRIAk eman duen albistearen arabera, ia ziurra da Lazarraga kultur elkarteak ezingo duela jarraitu Gasteiz antzokiaren kudeaketarekin, Gasteizko Udalak proiektuaren kudeaketarako emandako dirua itzultzeko eskatu eta gero.

Lazarraga kultur elkartea kinka larrian

Egoera “muga-mugakoa” dela esan diote BERRIAri, eta ia ziurra dela ezingo dutela Gasteiz antzokia kudeatzen jarraitu.

Martxoaren 27an Gasteizko Udalak 112.817 euro itzultzeko eskatu zion elkarteari. Gasteiz antzokiaren (Izaskun Arrue kulturgunea) proiektua garatzeko emandako diruaren parte oso handia da hori.  Diruaren zati bat (50.487,48 euro) itzultzea proposatu zuen, baina guztia itzultzea ezinezkoa da, proiektua martxan jartzeko lanetan gastatutako dirua delako (giza baliabideak, komunikazio planak, webgunea, kudeaketa sistemak ezartzea…). Izan ere, 2022ko ekainera bitartean, euskal kultur eskaintza Oihaneder Euskararen Etxean kudeatzen zuen Lazarraga elkarteak. Urte bereko abuzturako Gasteiz antzokiko lanak bukatuta zeuden eta 2023 urtearen hasieran ateak zabaltzekoa zen.

Lazarraga kultur elkartea Gasteiz antzokiaren kudeaketaz eta programazioaz arduratzen da. Udalak urtebete baino gehiago atzeratu du kulturgunearen irekiera, eta elkarteak argi du zabalik ez egotearen erantzukizun osoa Gasteizko Udalarena dela. BERRIAri esan diotenez «lotsagarria da gertatzen ari dena. Udalak eraman gaitu mugako egoera honetara, eta guk ezin diogu egoera honi buelta eman»,.

Alegazioa jarriko dute eta hitzarmen berria kolokan da

Elkartea lanean ari da, irtenbide baten bila. Oraingoz, alegazioa aurkeztu diote udalak diru laguntza itzultzeko egindako eskariari, eta, bide horrek aurrera egingo ez balu, auzitara jotzeko aukera ere izango lukete.

Gasteizko Udaleko iturriek BERRIAri esan diote Lazarraga elkartearen alegazioen «esperoan» direla, eta ondoren erabakiko dutela zer urrats egin. Bien bitartean, bi aldeen arteko hitzarmen berria airean da. Izan ere, elkarteak uste du orain ez direla betetzen udalarekin hitzarmen berri bat sinatzeko baldintzak. Nolanahi ere, datorren asteartean Euskara, Kultura eta Hezkuntza, eta Kirol, Osasun eta Lankidetza Batzordean herritarren txanda erabiltzeko aukera izango du elkarteak, eta, euskara zinegotzi Maria Nanclaresen azalpenak entzun ondotik, argitu dezake zer pauso emango dituen.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Derechos laborales | Permisos por las elecciones
Euskaldunen Harrotze Astea eta Gasteizko Euskal Herrian Euskaraz taldea aurkeztuko dituzte osteguean →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT