• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Albisteak > Lau emakume artista hautatu ditu Montehermosok 2022an beren lanak aurkezteko

Lau emakume artista hautatu ditu Montehermosok 2022an beren lanak aurkezteko

 9 ekaina, 2021  through Alea.eus InAlbisteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Lau emakume artista hautatu ditu Montehermosok 2022an beren lanak aurkezteko sarreran

Montehermoso Kulturuneak Anabel Quincoces eta Natalia Suarez gasteiztarren eta Begoña Anton eta Estibaliz Sadaba bilbotarren lanak hautatu ditu proiektu artistikoen deialdian. 2022an zehar aurkeztuko dituzte. through Alea.eus

Lau emakume artista hautatu ditu Montehermosok 2022an beren lanak aurkezteko

“Programa honek tokiko artisten proiektuak landu, erakutsi eta zabaltzea du helburu, horien bitartez jardun artistiko garaikidearen alorrean lantzen ari diren lengoaia eta diskurtso berriak ezagutarazi eta horietaz hausnartzearren”, azaldu du Estibaliz Canto Kultura zinegotziak.

Aurtengo deialdiak 61 proiektu jaso ditu guztira, eta epaimahaiak emakumeen lau lan hautatu dituzte, eta “gure sortzaile emakumeen lanaren kalitatea” azpimarratu du Cantok. Aurten, Leyre Goikoetxea arte komisarioak, EHUn Artearen Historiako irakasle Garazi Ansak eta Montehermoso Kulturuneko zuzendari Luis Maria Pascualek osatu dute epaimahaia.

Datorren urtean, 2022an, euren lanak Montehermoso jauregian aurkeztu ahal izango dituzte saritutako lau artistek, Kulturuneko erakusketa programaren barruan. Horrekin batera, 6.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du lan bakoitzak, eta katalogo bat argitaratuko da.

Hydra – El fluido traslúcido. Anabel Quincoces (Gasteiz 1968)

Ibai uretako biztanleak aitzaki hartuta, artistak aurkeztu duen proiektuak instalazio eskultorikoak aztertu, hauteman eta egiteko lana du hausnargai; eta horretarako, mendeetan zehar garraiatutako eta etengabe aldatzen diren lohi eta sedimentuak erabili ditu. Halaber, Panspermiaren hipotesia baliatu du (ustez beste planeta batzuetatik Lur planetara nahita bidalitako mikroorganismoen balizko garraio bat), horren bidez bizitzari hasiera emateko. Zehatzago, hydrak ditu hizpide, zeinen morfologiak zein aldatu eta birsortzeko gaitasunak jatorrizko moldera itzultzeko ahalmena ematen baitiete, baita erabat birrindu eta txikitu badituzte ere.

Hydra-El fluido traslúcido bideo-irudiak zeharkatutako eta berariaz Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegirako pentsatutako bederatzi instalazio eskultorikoz osaturiko esku-hartze artistikoa da.

Negro Cremoso. Natalia Suarez Ortiz de Zarate (Gasteiz, 1994)

Tinta orban bat edo marra bat egitea batere funtzio edo zeresanik gabeko egintzak dira, ez bada horiek gertatze hutsaren zentzua. Artistarentzat hori zerbait bizitzeko oso modu garbia da, zamarik gabekoa. Oro har, margotze lanean oso modu zehatzean arrastatu behar da masa, harik eta modu egokiarekin asmatu arte. Margo trazu bat ez da tramite hutsa; zerbait margolan amaitu izatera iristen bada, trazu bakoitzak izaera propio eta berezkoa duelako izango da, zerbait modu jakin batean gertatu delako, eta ez beste inolaz; horren ondorioz, aleak trazu horiek diren karaktereen batuketari dagokion izaeraz jantziko da. Gauza bera marrazketan ere.

Artistak, azken margoan abiarazi duen lan ildotik abiatuta, tamaina handiko koadro sorta bat sortuko du, itxuraz orain arte egin dituen margo eta marrazkietan baino bakarti eta monolitikoagoak.

Botanical Frenzy.  Begoña Anton (Bilbo 1983)

Diziplina anitzeko proiektu honek kolonialismo botanikoaren eta landare itsutasunaren historia jorratzen du, “orkideen sukarra” deitutako fenomenoaren bitartez. Orkideen eta gainerako landareen ustiakuntza komertziala aztertzen du. Sir Joseph Bank (Cook kapitainak gobernatu zuen HMS Endeavour ontziko botanikariak) 1768an Ekialdeko Indietako orkideak Europara lehen aldiz ekarri zituenetik, oihanen arpilaketak ez du etenik izan. Hainbesteraino, non munduan ezagutzen diren 380.000 landare espezien arteko %20 desagertzeko arriskuan baitago.

Artistak argazki domestikoak eta artxiboko materiala jorratu, collagea baliatu eta posta zigilu bilduma bat sortuko du, kolonizazio botanikoa eta orkideen garrantzia erakusteko. Landare horren inguruan –eta batez ere Ingalaterran– orkidea-hazle, bilduma-zale, feria, lehiaketa, etxez etxeko zaintzaileak, orkideen mutazioetan adituak eta abar ikusi ahal izango dira.

Espacios para habitar. Estibaliz Sadaba (Bilbo 1963)

Estibalizek proiektu bat sortu du hirian zehar egindako ibilera eta nora-hara galduen bidez; horien bidez agerian jarriko du gorputz femeninoak mobilizatzeko eta esperientzia mikropolitikoak aktibatzeko duen deserosotasuna, hartara ahizpatasun edo sororitatea adierazte aldera, eta horien bitartez, esperientzia kolektibo, pertsonal eta historikoak transmititze aldera, erreferentzia intelektual eta afektiboen kartografia bat osatzeraino.

Proiektu artistiko honetan egileak instalazio bat planteatzen du, irudia, soinua, performancea, collagea eta marrazkiaren bitartez, emakumeek historikoki espazio publikoarekin izan duten harreman zailtasunari buruz hausnarketa egiteko.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← “Queremos recordar a la gente que abrió camino de muchas luchas y derechos conquistados y no dejaremos de luchar por ellas”
Iban Zaldua (Panfletario): “Komunikabide tradizionaletan kritikaren tonua asko jaitsi da, ematen du astero maisulanak argitaratzen direla” →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT